Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beheko aldean, orla batean sartuta, cuaderno para uso de jartzen zuen gaztelaniaz, eta haren azpian izen bat: "Angel". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.
Hiriko bortaren gainean, Felipe II.aren denboretako orla eder higatuak hiriaren armak inguratuko zituen noizbait, frantses moldeko iraultzaren batek ezabatuak egun. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.
Orla eta guzti dauka!, nork egin du orla polit hau? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.
Argizulo baten azpian, Mrs. Soubrineren tailerraren atzeko gelan, Anna Cohen jantzi baten orla puntada azkarrez josten ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.
Gure aitaren unibertsitateko orla ere hartu egin behar al duzu? Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 40. orr.
Berea baitzuen obsesio hura ere Montseren amak, bere iragana edertzekoa eta urrezko orla batean sartzekoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 157. orr.
Beheko aldean, orla batean sartuta, cuaderno para uso de jartzen zuen gaztelaniaz, eta haren azpian izen bat: "Angel". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.