Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurralde honetan ez duk orkidearik hazten, neure negutegian nik hazten ditudanak kenduta. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.
Bainilla landare igokari bat da, zuhaitzetan gora igoz 10 metroraino luza daitekeen orkidea, eta Amerikako tropiko inguruetako oihanetan da berezkoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Orkidea zuri txikiak dilindan, adar berde artean metaturiko gau-tximeleta delikatuak balira bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Andre dotorearen orkideak Zekale artean harrapaka nobelako orri batean geratuko dira beste garai bateko oroitzapen gisa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.
Orkideak bidaltzen zizkidan! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.
Kattalinek, irribarre bat behartu, eta beste loreen artean utzi du markesak oparitutako orkidea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.
Zamau zuri batez estaliriko mahaiaren erdian, orkideak daude kristalezko lorontzi batean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Egia ote zen orkideak argitik zetozela? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 170. orr.
Cattley: Orkideen familiako lorea, usain gozokoa eta lore-hosto handikoa. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 123. orr.
Nik gerora aurkitu nian, kutxatila batean Krisztinaren gauzen artean, bolizko xafla batean margotutako bere amaren erretratuarekin, bere aitaren zigilu-eraztunarekin eta nik oparitutako orkidea-txorten idortu batekin batera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 220. orr.
Han orkideo-usaineko zabaltzak zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.