Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Talesek ez zuen eskuairarik, gauza hobeago bat zuen: piramidearen orientazioa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.
Kanpoko babes moila berria eraikitzea proposatzen dugu, baina orientazio egokiarekin, hots, ekialdera begira. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Zodiakoaren inklinazioaren eta eguzkiaren ibilbidearen araberakoa izanik, zeruak lurrarekiko duen posizioak hainbat ezaugarri ezartzen dituen bezala, badirudi hala egin beharko dela eraikinen orientazioa ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.
Termometrook kaskarrak izan ohi zirenez, eta etxe bakoitzak bere orientazioa duenez, arras desberdinak izaten ziren ikasleek ekarritako tenperaturak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 70. orr.
Argi artifizialen eraginez orientazioa galdu eta arean bertan hiltzen dira. Berria - Gaiak 2006-02-19
Mila bat metroko distantzian, ipar-ekialde orientazioan, arrautza formako objektu geometriko bat begiztatu zuten, berrogei metroko luzera eta hamarreko zabalera zuena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 46. orr.
Orientazioaren haria ere laster galdu dut, ezagutzen ez nituen etorbide eta kaleetatik gindoazen eta. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 64. orr.
Nik dagoeneko galdua dut burua, eta orientazio zentzua, oraintxe nago goian eta oraintxe behean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.
Orientazio-seinale behin-behineko hura. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.
Zentzuzkoagoa da misilek eta itsaspekoek erabiltzen duten orientazio-sistema inertzialarekin konparatzea labirintoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.
Baditu ingurua arakatzen duten orientazio- eta nabigazio-sistema landuak ere: 3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzitzaile estereofoniko bat, besteak beste. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Nire buruari galdegiten diot ea ez ote dudan orientazioz aldatu bidean nindoala. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.
Epistemerantzako orientazioa al da arkeologiari ireki ahal zaion bakarra? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 218. orr.
Aldaketa horiek beste orientazio bat eman zieten mundu-ekonomiari buruzko ikerlanei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.
Politika ekonomikoaren orientazioa, oro har, murriztailea zen; horren ondorioz, soberakin korrontea mailarik altuenera iritsi zen 1989an. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Mundu mailako trukeen mailan sumatzen da joera hau, eta orobat sumatzen da Iparretik Hegoalderantz egiten diren inbertsio zuzenen eta finantza-fluxuen orientazio geografikoari dagokionez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.
Euskaldunek ezin izan dituzte euren orientazio politikoaz dituzten nahiak adierazi. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.
Bere orientazio filosofikoa (eta, urrunagotik, politikoa) gorabehera, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 181. orr.
-Itxoin apur batean, mari-bero horrek -petraldu zitzaion laguna-, oraindik ez zekinagu-eta haien orientazio sexuala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 96. orr.
Aipatu "enpresaren orientazio antropozentrikoagoa", adibidez, erretorika hutsa izaten da gehiegitan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.
Jatorri, etnia, kolore, sexu, sexu-orientazio, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelako sexu bereizketarik gabe. Berria - Harian 2005-03-18
Irakasleko urteko 6.000 euroko igoera ez dutela eskatu esan zuen, eta kopuru hori orientaziorakoa dela zehaztu. familiei orientazioa eskaintzea eta pare bat ikastetxetan haur gorrei zuzendutako estraeskolarrak eskaintzea. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Euskaltegiak erraztasun guztiak ematen ditu, egun guztian gela irekita dago ikaslea nahi duenean etor dadin, eta gero, astean behin edo bitan, orientazio lana egiten da. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Ikusiz laborantxako ofizioek irudi txar bat düela, egünaldiaren helbürüa zen inzerzio edo orientazio mailan lanean ari diren egitüreekin harremanak hobeki finkatzea. Herria 2003-05-29
Vital Kutxak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako proiektua enpresei zuzendutako Komunikazio eta Informazioaren teknologia berrien Orientazio Zerbitzuaren barruan dago. Berria - Ekonomia 2004-01-07