Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Granat-ek, antzezleak, festa bat egin behar zuela iragarri zuen, benetako orgia, bere etxean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.
Handikeria nabarmendu nahiz, garai hartan inoiz baino sarriago antolatzen zituen festatzarrak eta orgiak, inoiz baino ugariago egin gehiegikeriak eta harropuzkeriak zerbitzari eta familiakoekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.
Jar diezaiogun ordena apur bat orgia honi, sukarraldian eta gehiegikerian ere beharrezkoa izaten baita. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 135. orr.
Bideetako predikaria eta herri ikasigabearen mistikoa, hainbat emakume liluratu zituen peregrinazio zoro hartan, hainbat eta hainbat orgia antolatu zituen hango eta hemengo bazterretan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.
Ilunabarretan, sutondoan jarri eta elkarri masajeak ematen aritzen ginen, don Tirsok ikusi balu orgia lizuna irudituko zitzaion irudi batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 174. orr.
Orgia harrigarri hark goizaldera arte iraun zuen; eta bereizi zirelarik, emakumeek barkatuak izan zirela uste izan zuten: baina gizonek, erresumina beren baitan gordea baitzuten, biharamunaz geroztik emazteak sekula betiko zapuztu zituzten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.
Haurrak hiltzeko zeremoniak nahiz ezkutuko erritoak edo ohitura arraroetako orgia basatiak eginez. Elizen arteko biblia Jkd 14,23
Hala ere urkatu, urperatu eta laurdenkatu omen zuten herri osoaren orgiarik itsusienaren erdian. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.
Bizimodu estu eta etsigarri horietan kontsolatzen eta itxaropena pizten duen elementu bakarra izanik, bizilagunek leporaino irensten dituzte europar orgia kontsumistaren isla diren imajina engainagarri eta anestesiagarri horiek. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 81. orr.
Goiko partean, oso elementu gutxirekin lortutako ezker-eskuineko aingeru-taldeen mugimendu ordenatua, zentroan dagoen Kristorenganantz; freskoaren beheko partean kontrastea eginez, infernura kondenatutakoen mugimendu desordenatuen orgia, ia mende pare bat geroago etorriko diren El Bosco eta Brueghel-en lana gogorarazten dituena... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.
Gogora ekarri Genna kantariaren atxiloketa zoofilia eta kanibalismo akusaziopean, eta Glen bateria-jolearen heriotza misteriotsu eta sekula ez aski argitua sexu orgia baten hondarrean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 35. orr.