Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
organoleptiko izond zentzumenen bidez hautematen dena.
Oinarri-oinarrizko premiak beteta, elikagaiak ezaugarri organoleptiko onak (usaimen, dastamen, ikusmen eta ukimenez hautematen ditugunak) izan behar ditu, gustura hartuko badugu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.
Murriztuta, gainera, zukuek propietate nutritibo eta bereizgarri organoleptikoak atxikiko dituzte. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.
Lehortze-sistema tradizionalen aldean metodo hau garesti samarra bada ere, kalitate hobeko produktuak ekoizten ditu: tenperatura altuegirik baliatzen ez denez, galera nutrizional eta organoleptikoak dezente urritzen baitira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.