Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Organismo konplexu samar bat duzularik zeure aurrean, bere organo guztiekin, ez duzu zalantzarik egiten Sortzaile batek berariaz taxutua dela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.
Barne-aldamio gisa ere baliagarria da eskeletoa, gorputzeko organo eta sistemei beren lekuan eusteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Klitoria organo erabat femeninoa da, guztiz eraginkorra eta zeharo osatua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.
Garrantzi handia du larruazalak hesi babesgarri gisa, baina beste funtzio batzuk ere baditu gorputzeko organo den aldetik: beroa, hotza, ukia eta mina sentitzea batez ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.
Irudiak ikusteko egiten dira, eta, horrexegatik, hain zuzen, ikusmenaren organoari eman behar genion lehentasuna. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 75. orr.
Mihiari lotuta baitaude bizitza eta heriotza, Liburu santuak dioen bezala -ez noski mihia dastamenaren organo delako, hitzaren organo delako baizik-. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Giza hizkuntzari buruz egiten diren azterlanen elkargunea hizkuntzari dagokion garun-atala da: hizkuntz ahalmena edo "hizkuntzaren organoa" [...] ikus-sistema, zirkulazio-sistema eta bestelako organo fisikoekin parekaturik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.
Kontzeptu honen helburua organo edo gauza baten funtzioa zein den azaltzea da, organo edo gauza horren beste funtzio posibleak, baina akzidentalak, baztertuz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.
Eman dezagun elkarri lotutako bi haur jaio direla eta hainbat organo partekatzen dituztela bien artean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 381. orr.
Soin-enborraren bi aldeetan argia ematen duten bi organo dituztelako. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 138. orr.
Organoak lortzeko programa zazpi ospitaletan. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Gorputza, organoz osaturiko hiru dimentsioko bolumen modura ulertua, organo hauek mendetasun eta komunikazio-eskemen bidez uztartuta daude. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.
Silikonazko ipurdi berriak ondo ezartzeko gai dena edo minbiziak jotako organo batean tumoreak zehatz-mehatz erauzteko dohain berezia daukana. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 257. orr.
Medikuntzan, sentitzen den organoa, organo gaixoa da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 261. orr.
Odola da gorputzaren organo interesgarrienetariko bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.
Hainbat organo garrantzitsu babesten ditu hezur-egiturak, hala nola garuna, bihotza edo begiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Zentzurik estuenean, organo artikulatzaileak dira hotsen ahoskunea eratzen dutenak elkarrengana hurbilduz edo elkar ukituz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.
Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Ikusmena prozesu bat da hain zuzen ere, eta hainbat organo espezializatuz baliatzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Sorginkeria ugari eta erremedio onak aipatzen dira bihotz eroriari, eta beste hainbat organo elbarriri, sendabide egokiak emateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 21. orr.
Organismo bat zegoen lekuan, elkarrekiko lotura guztiak eten diren organo multzo bat baizik ez da geratu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.
Besteak bezala zahartzarora heldu eta ezerezean amiltzen da, naturak abere espezie bakoitzari izendatzen dion epea amaitutakoan, bakoitzaren organo-osaketaren arabera. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.
Aukerako organo-txertatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.
Osasun sailburu Gabriel Inclanek «bide berriak» urratzeko asmoa agertu du, organo aldaketen eskaeraren goranzko joeraren ondorioz. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Zailagoa da organo-transplanterako ehunen bateragarritasuna lortzea, baina aurrerapen harrigarriak egin dira azken hamarkadan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.
Organo-emaile egokirik ez izatea zen organo-transplanteak egiteko eragozpen nagusia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.
Organo trafikoa salatu zuen mojak Afrika utzi du. Berria - Gaiak 2004-05-16
Organo-trafikatzaile izan nintzela Somalian eta Ugandan? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 179. orr.
Nola alkimista sutegi koxkorrean urtzera jarri dituen metal eta organo nahasteen gainera makurturik, urrea sortu beharrez, hala zituen Uccellok forma guztiak isurtzen formen arragora. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.
Haren aurrean eserita nengoen, ez irakurtzen, zelatan baizik, nire gorputz organo guztiak atzar-atzarririk. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 300. orr.
Profeten liburu guztietan aipaturiko edozein gorputz-organo, Jainkoari egotzietarik, edo lekualdatzeko organo bat da, 'bizia'ren adierazle. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 111. orr.
Hilotzen sexu-organoak erakusten zitzaizkien haurrei. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.
Ikusmenaz, entzumenaz, dastamenaz eta usaimenaz arduratzen diren sentipen-organoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Ez da hori larruazalak sentipen-organo gisa erakusten duen misterio bakarra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.
Sentimen-organoak beren ahalmenaren mugara iristen direnean, haien argia itzaltzen hasten da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.
Entzumen-organo oso fina ez ezik, oreka-organo ere bada belarria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
Jakina, sentipen-nerbioz inguraturik daude ile-folikulu asko, eta ukimen-organo delikatu bihurtzen ditu horrek ileak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.
Burmuinak fonazio organoei bultzada bat bidaltzen die, irudiari korrelatiboa zaiona. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.
Mintzatze-organoak ere egotzi zaizkio, esate baterako: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.
Hotsak ez lirateke existituko ahots organoak gabe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.
Eskema hark bereizi eta hautsi egiten zuen emakumearen anatomia genitala, eta ekarpen berriek, berriz, zentzumen eta funtzio organo bakartzat jotzen dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 235. orr.
Prozesaketa-organo agerikorik gabe funtzionatzen du usaimenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.
Sistema mugikorrak edo barne-organo edo -ehunetara ondo itsatsirik geratu behar duten gailuak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.
Jaurlaritzaren kontsultarako eta aholkularitzarako organoa ere bada. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Bezero ziren printzerriak probintzia bihurtuta zeuden, eta probintziak, berriz, zuzeneko eta zentralizaturiko administrazioaren organo bilakatuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.
Eusko Jaurlaritzaren ardurako organoa da, hain zuzen, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea. Berria - Euskal Herria 2006-03-21
Organo judizialen eta Administrazioaren arteko koordinazio sistema ere finkatzen du. Berria - Harian 2005-11-24
Estatuko Fiskal Nagusiaren organo aholkularia da Kontseilua, fiskal nagusiari hautagai zehatz bat aurkeztuko diona. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
«Espainiako Botere Judizialaren organo zuzendarien aldetik, euskararekiko sentikortasun eskasa nabari» dela. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Egitura: hiru organo izango ditu: Zuzendaritza Kontseilua, Aholkularitza Batzordea eta Zuzendaritza taldea. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Nafarroako Kutxako organoak berritzen hasi dira. Berria - Ekonomia 2004-04-25
Ez deritzagu gaizki unibertsitateen gobernu organoen aukeraketa unibertsitarioon esku geratzeari. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.
Zuzendaritza organoak: Kontseilu Politikoa (75 edo 80 kidekoa) eta Presidentzia (17 kidekoa) aukeratuko ditu igandean biltzarrak. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Langile-klasearen erresistentzi organoek (sindikatuek) arauketa handiagoa eskatzen zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.
Hala, besteak beste, Euskal Kontseilu Judizialaren eskumenak eta jurisdikzio-organoak zehazten dituzten artikuluei aurkeztutako zatikako zuzenketak hizpide izan zituzten atzoko saioan legebiltzar taldeek. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Kode etikoak jarraipen-organo bat izatea iradokitu du Elkarri-k hitzartutakoak betetzen direla ziurtatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Osoko Bilkura da eztabaidagunearen erabaki organoa. Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Horrek, hain zuzen ere, kutxako aginte organo guztiak bere esku izateko ate guztiak zabaltzen dizkie. Berria - Ekonomia 2004-02-24
Mendebaldeko bizitza politiko eta ekonomikoan parroki organo eraginkorrak sortzeko arazoaren konponbidea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.
Kontsentsuz aukeratutako kudeaketa-organo batek programa zehatz bat pentsatu eta aurrera bota behar luke. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.
Hona hemen Granma -Kubako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko organo ofiziala- kazetako lehen orrialdetik ateratako zenbait titulu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.
Krisiak, ondotxo ikusten dugu, eztabaida soziala pizten du (egunkari batzuk gerra horretako organoak bilakatzen dira). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.
Zer da egunkari bat? albisteak egunero plazaratzen dituen argitalpena soilik? iritzi korronte baten adierazpen-organoa, agian? Berria - Euskal Herria 2004-11-07
aginte organo (5); barruko organo (3); erabaki organo (3); foru organo (4); giza organo (3); gorputz organo (3); gorputzeko organo (5); jarraipen organo bat (3); nazioarteko organo (3)
organo aldaketen (4); organo artikulatzaileak (3); organo artikulatzaileek (4); organo artikulatzaileen (9); organo berri (3); organo berria (8); organo berriak (5); organo berriaren (4); organo gorena (4); organo gorenak (3); organo sexualak (3); organo trafikoa (3); organo zikloa (3)
aginte organoak (4); eta organoak (6); gobernu organoak (3); gorputzeko organoak (4); haien organoak (3); organoak bakarrik (3); organoak eta (8); sexu organoak (12)
aginte organoen (4); organoen bidez (4); organoen donazioa (3); sexu organoen (3)
aginte organoetan (4); herrialdeko organoetan (3); zuzendaritza organoetan (4)