Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orfiko 1 izond/iz Orfeok sortu omen zuen greziar erlijioari dagokiona.
Demostenesek kontatzen du nola lohiaren bitartez purifikatzen zituzten iniziatuak, misterio orfikoetan; proteikoak, eredu berean, gaizkiaren bitartez purifikatzen saiatu ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.
• 2 iz erlijio horren jarraitzalea.
Platon da Mendebalde osoarentzat filosofian, moralean, erlijioan, gure kultura komunean, oinarrizko bilakatu den gizakiaren ikusmolde dualistaren ezarle eta finkatzaile filosofikoa -ez dateke bera asmatzailea, orfikoengandik ikasia baituke-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.