Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Markok, ordea, amarengandik hartua, orezta bat zuen lepondoan, mitxeleta baten irudikoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.
Esan beharra dago hogei duroko baten neurriko orezta zuela kokospeko zintzur-korapiloa baino beherago. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.
Orezta bat zuen bizkarrean, eskuinean, erdialdean, bizkarrezurretik gertu, margolari batek margotua bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.
Frankotan erran dizuet haren matelondoko orizta ez zela parte onekoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.
Grace polita zen, neska irlandarren oreztak zituen, baina behar ziren lekuan jarriak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.
Bere aurpegi itsusiko oreztak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 143. orr.
Garaia, argala eta baldar samarra zen, oreztaz betea, esku eta hanka handikoa eta sudur luzekoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.
Oreztaz beteriko beso lodiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.
Oreztaz jositako gazte alai eta oso maitatu bat, ile beltza tente moztuta daroana. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.
Orban, orezta, ebakiondo edo anputazioren bat? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.
Orezta-moduko incomodité txiki batzuk agertu baitzitzaizkion eskuineko oinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.
Ikertzaileek azaldu dutenez, melanomaren zelulek ohiko oriztak baino BRN-2 proteina gehiago dituzte. Berria - Gaiak 2004-03-18
Emakume txiki, lodikote eta kementsu bat da, orezta beltzekikoa, motz-motz ebakitako ile sarri eta lodiduna, leporik gabea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.
· Bere ezjakintasuna adibidez, eta are gehiago orezta ilez betea, eta titiak, umerik hazi gabea izateko oso baitzituen eroriak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 375. orr.
Gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Berez ia eskua ere ez zen, baizik eta zerbait moztua, biguna, hezurtsua, zimeldua, argizari oreztaz betea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.