Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraildu egiten zen gaztaina nire haginen artean, eta zuku oretsu gustagarri bat hedatzen zen orduan aho guztira. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.
Oretsua izango zen, lirdingatsua, hortz-haginak garbi utzi ahal izateko mingainaren minutu luzeetako jarduna eskatzen duena Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 160. orr.
Gogo handirik gabe ohea utzi, premia bete, eta aho oretsua eskuilatu ondoren, dutxa azpian jarri zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.
Orain ahoa lehorra eta mihia oretsua eta loditua zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.
Kosta egiten zitzaidan mingaina arintasunez mugitzea, lehorra eta oretsua sentitzen nuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.