Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oreinkume iz oreinaren umea.
Gauean oreinkumeak eta oreinak etortzen ziren basotik, elurretan gelditzen ziren ilargiaren argitan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.
Ile motza eta begirada oreinkumearena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.
Ikaratutako oreinkumea zirudien Barbarak, kristalpean gehiegi babestutako krabelin iluna. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Oreinkumea bezain jostaria. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.
Zoaz ihesi, ene maitea, gazela edo oreinkumea irudi, usain-gozoko mendietan barrena. Elizen arteko biblia Kt 8,14