Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oregano 1 iz ezpaindunen familiako belarra, hosto eta loreak janari-ongarri gisa erabiltzen direna. (Origanum vulgare).
Ez diat uste hire amonak oreganoa lurrin gisa erabiliko zuenik... ezta mezatara joateko ere. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 125. orr.
Oregano bila arkupeetan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Geltoki inguruko arkupeetan usaintzen ari naizen oregano-usain bera sentituko zuten Pavesek, Primo eta Carlo Levik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.