Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oreatu, orea, oreatzen da/du ad aireberritu, egurastu.
Antxoarik ez da ganoraz agertzen, santuak kalez kale oreatu barik, Augustin Zubikaraik bildu zuenez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.
Nire bihotzeko pertsianak jasotzea, neure barrena oreatzea, aire freskoa hartzea erabaki bainuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 126. orr.
Eta gogotik ari izan duen euria nire barrena ureztatzera, oreatzera, ernetzera etorri dela sentitu dut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 127. orr.