Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordutegi 1 iz zereginen edo gertaeren ordukako banaketa; banaketa hori adierazten duen zerrenda.

Arratsaldeko trena ordutegiak agindu bezalaxe ailegatzen zela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Ordutegiaren panelean egiaztatu nuen oraindik ere gaueko trena hartzeko garaiz nenbilela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.

Ordutegien oholaren albora bueltatzean, harrituta geratu zen ikustean orain bostetan zela ixteko ordua.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 275. orr.

Sakelatik trenen ordutegia atera zuen, ireki eta nik inoiz ikusi gabeko argazki bat eman zidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Manaus ez dago hegaldi luzeko hegazkinen ordutegietan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

Hasita zegoen ikasgaiak berrikusteko ordutegiak prestatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 206. orr.

Bera ohitu zen ardien ordutegira.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.

Asko ikusten genuen Frantziako A2 katea [...] Donostian ongi hartzen zelako eta saioen ordutegia hobeto egokitzen zitzaigulako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

Bere lana hitzartutako ordutegian betetzen ez zuela argudiatuta.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Guztion segurtasunerako, arren eskatzen da ordutegi hauek betetzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Txarteldegiko ordutegia honakoa izango da: 18:00etatik 20:00etara.  Berria - Kirola   2004-05-28

Zure ordutegia bederatzi eta erdietan bukatzen da, ezta?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

McGonagall andereñoa Gryffindorreko mahaian zehar zebilen, ordutegiak banatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Belaunaldi hartako amek badakite zenbat kostata hazi zituzten umeak, zeinen laguntza gutxirekin, eta amaren ordutegia nolakoa den ere bai.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 60. orr.

Ezkongai izatearen abantailetako bat: ez daukat ordutegirik, ez loturarik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 130. orr.

Zurrunetik eta malgutik du, aldi berean, administrazio honetako ordutegiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 49. orr.

Edurnek aitzineko egunean eman zidan bere ordutegien berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Ordutegien malgutasuna eta azpikontratazioa hizpide.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Saltokien Ordutegien Legean Jaurlaritzak ez du onartu alegaziorik.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ordutegi komertzialen gaineko salaketa kanpaina prestatu dute ELAk eta LABek.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Oraindik ez naiz ordutegi berrira jarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

-Hirugarren urtekoen ordutegi berriak -esan zuen Georgek, papera besteei luzatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 82. orr.

Komunak eta aldagelak zeuden gizon eta emakumeentzat, ordutegi finkoak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa, ordutegi finkoez, sendaketa bizkorgarriez eta familian kontrolatutako ikasketa sistematikoez osatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 172. orr.

Badirudi ordutegi malguak, bai honetan eta baita beste zenbait jardunetan ere, anarkiaren amets urrezkoak bururatzera bideratuko gaituztela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 141. orr.

Ordutegi iraunkorra bertan behera utzi du enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

Pazienteek ordutegi zehatzak dituzte jaikitzeko, jateko edo medikaziorako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Toki itxiak, zaindariak, ordutegi zorrotza.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 54. orr.

Hasieran, ordutegi ohikoak eta eginbeharreko egunerokoak nahasten hasi zenean, Istillagak kontatzen zituen bere anaiaren ibilera noragabeak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Udako ordutegira egokitzeko ordubete aurreratu behar zen erlojua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.

Merkataritzako ordutegiak ez ditu oraindik larunbatak barkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.

Atsedenerako ordutegia: gaueko 10etatik goizeko 7.30ak arte, igandeetan 10.15ak arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Assicurazioni Generali utzi eta handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inezek eta berak elkarrekin ez topo egiteko ordutegi taula eta mapa bereziak eduki behar zituztela pentsatu nuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Begiak itxi nituen eta lo gelditu nintzen, ordu pare batez besterik ez, ordutegi aldaketaren eraginpean bainengoen oraindik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 160. orr.

Orain hasten da ordutegi parterik lasaiena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Hasiera batean, 500 metrokoan ere lehiatzeko asmoa genuen, baina azkenean alde batean utzi dugu, ordutegi arazoengatik.  Berria - Kirola   2004-05-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merkataritza-ordutegiaren liberalizazioaren aurka.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

Arnasa hartu eta hara-hona ibili zen tren-ordutegiak aztertzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.

[Estazioan] nire anaiak tren ordutegi guztiak irakurri zituen eta gero etxera itzuli ginen isil-isilik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Arratsaldeko sei eta erdietan, Josu R -bere lan ordutegia bete bezain laster- kaleratu egin zen, artegaturik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

Detektibeok, seguruenik badakizu, ez dugu lan-ordutegirik: batzuetan goizez, bestetan arratsaldez... eta sarri gauez ere lan egin behar izaten dugu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Gure bulego-ordutegiak hain dira desberdinak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Mintzaira berri hura ikastea bortxazkoa zen niretzat, eskola ordutegi eta diziplinari makurtzea bezainbat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 281. orr.

Meza-ordutegiaren gainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus