Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orduko 1 izlag une hartakoa, garai hartakoa.

Orduko santu-bizitza ezagunen [...] eskema hagiografikoei jarraitzen die.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Orduko telekomedia arrakastatsuren batean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.

Zer geratu da orduko Anne Frank hartatik?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 221. orr.

Orduko ene fedeak ez zuen arrazoia honela torturatzen, absurduaren kontzeptuari ez nintzaion hurbiltzen ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Erraz da, adiskideak, nire orduko egoeraz trufatzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 121. orr.

Irakaslearen emaztea, noski, orduko nire adinaren ikuspegitik, emakume heldua zen, berrogeiren bat urte-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.

Eguraldia eta urteen harileko martxa, horixe da ilargia orduko kulturan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Haren manera eztiek, gure orduko zakarkeriatik hain urrun beti, bide zabala uzten zieten konfidentziei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Orduko gure erresistentzia pasiboa zen, eta zen iristen arbuiotik, isolamendutik, kutsatzen ez uztetik harago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Ikusiz orduko argarzkietan ene amaren edertasuna, nago ez ote zieten apezei sakrifizio mentsa minberatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Hiru mende laurden berantago, orduko haurrek ez dute oraino ahantzia zer erakasle argi eta goxoa kausitu zuten Lafitten baitan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Hemendik hamar urteren buruan, bizi denak ikusiko du, orduko hiztegi batean, hitz horietarik anitz desagertu direla, beste batzueri lekuaren uzteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.

· Gabon esateko orduko besarkada ematerakoan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

Gauza jakina baita sua amatatzeko orduko asearen proportzioan handitzen dela eskuzabaltasuna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 338. orr.

2 (mugatzailearekin)

Gaurko kontua balitz bezala gogoratzen du ordukoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.

Gaurko sentipen eta sendimenduek ordukoetan murgildu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Egia esan, ez dakit sentitutakoa ordukoa den edo oraingoa, gogoratu dudanekoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 56. orr.

Ezinezkoa da egungoak eta ordukoak berberak izatea. Orduko saio eta ahaleginak aipatu behar dira, beraz, ordukoek baldintzatzen baitituzte egungo hauek.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 182. orr.

Baina ene erabakia, medikuntza ikastekoa, ez zen ordukoa izan, hiruzpalau urte geroagokoa baizik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Geroztik ukan ditugun erauntsiak ez dira izan ordukoaren idurikoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen du.  Elizen arteko biblia   Ga 4,29

Joanesek erdietsi zuen azken medaila izan zen ordukoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 133. orr.

Jatorrizkoan ordukoa da beti hizkera; itzulpenean, gaurkotu egiten da ordukoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Ordukoa dut sentipen gazi-gozo hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.

Ordukoak ditut nik akordurik onenak, aitarenak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 110. orr.

Ramon Saizarbitoriaren bultzada ere ordukoa al da?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 237. orr.

Ez dakit oraingo denborak ordukoak baino hobeak diren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

Batzuek negarrari eman zioten, ordukoak ez baikinen zuek bezain gogorrak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Kolaborazio garaiak ziren ordukoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.

Hori izango da Frantziskoren obsesioa azken urteetan: eredu izan anaia guztientzat, ordukoentzat eta gerokoentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

3 (erakusleekin)

Hondarribiko beren etxean hartu gintuzten Amaia eta biok bolada luze samar baterako, eta kostatu behar zaigu orduko hori merezi bezala ordaintzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

Orduko hura oso egun berezia zen Magisteritzako hiru bekadun haientzat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 91. orr.

Ez dakit bera oroituko den, baina uste dut gainerako guztiek gogoan dugula orduko hura.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 30. orr.

Eta orduko hartan ere, kostata baina lortu zuen barrukoa isla ez zekion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.

Orduko hartan, Frodok ez zuen hitzik ere egin egun osoan, konkorturik zebilen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 263. orr.

Zer arraio nahi ote zuen orduko hartan bikoteak?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

Haiek besarkatu egin zuten, eta horrela banandu ziren orduko hartan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 319. orr.

4 adlag bezain laster. (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Egun guziz, argitu orduko, eta neguan argitu baino lehen, heldu zen etxeko aterat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Urrats bat egin orduko, izerditan blai zinen, eta garagardoz berdindu behar berehala izerdi galdua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

Portxean eseri orduko antzeman genion, irribarreagatik, aldarte umoretsua zekarrela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Lehen saioak egin orduko, ohartu zen Gabin lana orduka eta ez itzulitako fitxa kopuruaren arabera kobratzearen abantailaz.     «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Sartu orduko guztion begiratu lizunak bereganatu zituen, salbuespenik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Hala erraten zidaten ni liburua besapean ikusi orduko: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 253. orr.

Ikusi orduko ezagutu nuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 81. orr.

Bere ingeles kaxkarrari nik alemanez erantzun orduko igarri zidan suitzarra naizela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Beti gorrotatu ditut proiektu baten berri izan orduko "nik ere antzeko zerbait egin nahi dut" erantzuten duten pertsonak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.

Ni ohartu orduko kanpoko tapa hesten da eta haren gibeletik so zegoena urruntzen entzuten dut.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Erotismoak gure desioaren atean jo orduko, heriotza ere sartu egiten duk erotismoarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 93. orr.

Ilundu orduko, ostera etorriko zaizkidak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

5 (erlatibozko adizkiaren eskuinean)

Beren geletara iristen ziren orduko, Jonathan-eta-Léa, ganbaretako astronauta halakoak, hausnarrean ekiten zioten zeru-hodeiez, ilargi-izarrez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Entzun ninduen orduko Mary Balesterek paperak eskatu zizkidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 78. orr.

Ez esan izana ongi damutu zitzaidan handik irten nintzen orduko.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 19. orr.

Hitz hauek esan zituzten orduko, berera etorri zen gaztea eta, ikuskariak eman zion adoreaz, tentaldi guztiak uxatu zituen bere baitatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 981. orr.

Baina... (airean utzi zuen esaldia)... kanporatua zela esaten zitzaion orduko, zabalik zeukan hilobi-zuloa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

"Ene, aita!", esan ere egin nion, horixe jasota dakarren pasartea irakurri zidan orduko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 71. orr.

Baina, oraingo kapela hau ere izugarri gustatuko zait, ikustera ohitzen naizen orduko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 91. orr.

Jesarri egin da ni ikusi nauen orduko, eta irribarre zabal bat egin dit.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 182. orr.

· Soziologiako ikasketak burutzera etorri zen aspaldi Bilbora, eta zen-orduko bertakotua zegoen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Orain heldua zara eta ez gaztea, ergo, gauza batzuk den-orduko ezin dituzu egin, capicce?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.

6 (-ra atzizkiaren eskuinean)

Maslacqera orduko, arratsa bere mihise iluna ezartzen hasia zen gure gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Londresera abiatu zen, txiro, eta, lehorrera orduko, atxilo hartu zuten 20.000 liberarengatik, Dudley eta Bren-ton-en eskabidez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

Pont Neuf kalera orduko, ez zekien nondik nora zebilen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Hara orduko, merkaduriak abere gainean paratu eta Kulzum aldera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.

Baina harat orduko, hauxe da harritzea, hiriko ateak hetsirik zeuden.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.

Fermin eta biok, kanpora orduko, arnasa hartzen dugu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Igarri nion, gainaldera orduko, han nonbaiten itzuri egin nahi zidala, bera berriro kamarotera bakarrik itzultzearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Etxera orduko, ateburu gehienetan iltzez josita izaten zen eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Casarsako lehenengo etxeetara orduko, eztarriak lehertu beharrean ekin zioten berriro kantuari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.

Sotora orduko, ordea, abiatuak ziren berriro soldaduak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 16. orr.

Tomasek, berriz, hura barrara orduko luzatu zion lehen irriñoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

Ohera orduko, ispiluan ikusi dut neure burua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Hortaz, gaur inor ez gaituk harritu postrera orduko utzi gaituenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

· Gizonaren gogora orduko, dena da analogia huts: erlijioa, poesia, zientzia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.

7 une hartarako. ik ordurako.

Orduko jabetua behar nuen zorionak ez duela luzaz irauten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Orduko, Picassok eta Braquek kubismoari hasiera emana zioten, eta Peary iritsia zen Ipar Polora.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Orduko, Tomasek eta Mariak lotua zuten haurraren geroa: bizi bazen, hamar urte betetakoan mutil hasiko zen Ziliguetako jaunaren etxean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Orduko, iluntzen ari zuen eta ibaiertzean lastargi eta zuziak piztu zituzten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Urdangek, orduko, lana ausarki izanen zuten setiatzaileen kanpamenduetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Bai bainekien nik orduko, natur zientzietan ikasitakoaren arabera, "apendizitisa" zela termino zientifikoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.

Murruak arrailatuak, lubakiak beteak eta dorrea eraitsia zen orduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.

· Biharamun eguerditan, bazkal orduko Maite heldu zait irriño bat ezpainetan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.

8 ordu bakoitzean, ordu bakoitzeko.

Arnasan ere hartzen du parte pixka bat larruazalak: orduko 150 ml oxigeno (batzuetan gehiago) hartzen du, gutxi gorabehera, eta beste hainbeste karbono dioxido kanporatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Nire lehengusinak dio nahi adina haragi ematen diotela, eta hogeita bost zentabo orduko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.

Egia esanda, hogeita bost dolar orduko kobratzen zizkion psikoanalista harengana joate horrek grazia handia egiten zidan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 452. orr.

9 (bide unitate batekin lastertasuna adierazteko, adizlagun gisa)

Makinak potentzia handikoak izanik ere, hamasei versta orduko baino gehiago ez zuen egingo Kaukaso ontziak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Bidaian, hegaz, 900 kilometro orduko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 19. orr.

Hodi luzeen dunbotsa etengabe, eta gainera abiadura ezin motelago hura; doi-doi hogeita hamar kilometro orduko, errepide zuzen batean!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.

140 kilometro orduko harrapatu omen zituzten haize-bolada beldurgarri eta zirimolatsu haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

10 (bide unitate batekin lastertasuna adierazteko, izenlagun gisa)

Mila urteren buruan, jendea orduko sei mila kilometroko abiadan ibiliko da indar superatomikoz mugituriko autoetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 358. orr.

Hilaren azken egunetan, orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Kantauri itsasoan, orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Nola nahi duzu lurretik hamar metrora, orduko ehun eta hogeita hamar kilometrora, etsaien lekuak hauteman ditzadan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Etengabe pasatzen baitziren autoak, orduko ehun eta hogeita hamar edo ehun eta berrogeiko abiaduran.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Orduko bederatziehuneko lastertasunean, harrapakinari sekula huts egiten ez dion arpoi kolpe harrigarri hori emango diote.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Lurrak orduko bostehun eta hogeita hamarrean garraiatzen ditu gureganantz luzerna edo gari koadro handiak eta baso hirukiak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Abiadurarik gorenean jarri da une honetantxe trena, orduko 140 kilometrotan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.

48,7 kilometro orduko batez bestekoa lortu zuen Rogersek, batez besteko ikusgarria.  Berria - Kirola   2004-09-30

Ezin eragotziko dut orduko ia zortziehun kilometroko lastertasuna harrapatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.

· Orratzak ehun eta hogei kilometro orduko abiadura markatzen du [= orduko ehun eta hogei kilometroko abiadura], eta erloju digitalak hirurak eta zazpi minutu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

11 ordukoan orduan, orduko hartan.

Aurreko bidaian hiru ginela eta ordukoan bi baino ez, edo antzeko esaldi morbosoren bat bota zuen Florak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 339. orr.

Orduan kapera ingurura iritsi eta zoritxarrez ordukoan ere hamarretako meza pasata zegoen eta berriro elizatik ateratzen zirenen jende boladarekin topatu zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 82. orr.

Oroimeneraino etorri zitzaion aita hil zenekoa, hau bezalako egunsenti batez hura ere; orduko hartan, hala ere, atea zabalik zegoen eta zeru gris baten argi-isla irazten uzten zuen; errautsez egina, tristea, ordukoan egokitu zenez, gogoan duenez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.

Ordukoan nire bizitzan lehenbiziko aldiz ohartu nintzen herrentasun bat dantza baten antzekoa izan daitekeela eta oin herren bat mozorrotu daitekeela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.

Beste askotan bezala; baina ordukoan esku bat jarri zidan bekokian maitekiro, ume bati sukarra hartzeko egiten zaion bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Gure jatorria genetikoki beti bitan banatzen bada, nik erdi bakarrari egin nion kasu ordukoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.

Erantzunik ez ordukoan ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiatu orduko (32); aditu orduko (27); agertu orduko (34); ahoa zabaldu orduko (8); ailegatu orduko (11); aipatu orduko (16); alde egin orduko (11); altxatu orduko (8); amaitu orduko (44); argitu orduko (30); atea ireki orduko (10); atea itxi orduko (9); atera orduko (41); aurkitu orduko (8); azaldu orduko (10); begiak zabaldu orduko (8); begiztatu orduko (7); berri izan orduko (9); berri jakin orduko (11); bete orduko (17); bukatu orduko (46); bururatu orduko (12); da orduko (15)

eguna argitu orduko (15); eman orduko (43); entzun orduko (110); erantzun orduko (7); erran orduko (16); esan orduko (55); eseri orduko (12); esnatu orduko (11); etorri orduko (12); etxean sartu orduko (10); etxera orduko (10); ezagutu orduko (14); gelan sartu orduko (7); gelditu orduko (10); hartu orduko (45); hasi orduko (212); heldu orduko (61); hitza entzun orduko (7); hizketan hasi orduko (10); hotsa entzun orduko (9); hura ikusi orduko (10); hurbildu orduko (8)

ikusi orduko (222); ilundu orduko (9); ipini orduko (8); iragan orduko (11); irakurri orduko (8); irakurtzen hasi orduko (7); ireki orduko (28); iritsi orduko (96); irten orduko (47); itxi orduko (20); itzuli orduko (28); izan orduko (36); izan ziren orduko (7); izena entzun orduko (8); jabetu orduko (18); jaiki orduko (11); jaio orduko (17); jaitsi orduko (9); jakin orduko (44); jarri orduko (39); jaso orduko (11); jeiki orduko (7); jin orduko (10); jo orduko (25); joan orduko (17); kendu orduko (9); kilometro orduko (100); kilometro orduko abiadura (22); kilometro orduko abiaduran (21); konturatu orduko (56); ni ikusi orduko (13); nire orduko (18)

ohartu orduko (37)

orduko aita (9); orduko aldaketa (14); orduko aldaketarik (7); orduko bere (9); orduko ene (8); orduko giro (7); orduko greba (9); orduko gure (13); orduko haren (7); orduko hartan (156); orduko hartan ere (13); orduko hura (13); orduko jarrera (7); orduko kontuak (7); orduko nire (22); orduko oroitzapenak (7); orduko presidente (16); orduko tartea (7)

pasatu orduko (8); pausatu orduko (7); pentsatu orduko (7); piztu orduko (9); sartu orduko (146); sentitu orduko (11); sortu orduko (24); sumatu orduko (14); ukan orduko (7); ukitu orduko (24); utzi orduko (25); zabaldu orduko (38); zapaldu orduko (7); zegoen orduko (8); zeharkatu orduko (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus