Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badabil oraindik, denbora emeki-emeki zatikatzen du, segundoka aurrena, minutuka hurrengo, eta orduka gero. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.
Lehen saioak egin orduko, ohartu zen Gabin lana orduka, eta ez itzulitako fitxa kopuruaren arabera, kobratzearen abantailaz. «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.
Sasi-autonomoak, aldi baterako enpresentzat lan egiten dutenak, edota orduka lan egiten duten langileak, Orduka edo egun osorako alokatzen dituen lehen solairuko logela handi horietako batera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.
Idazkari-lanak orduka egiten zituen loba batek erabiltzen zuen mahaian idazteko makina eta faktura itxurako paperak pilatzen ziren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 37. orr.
Orduka ordaintzen zidaten, seguru sozialetan eta sartu gabe, eta bertsoetara joateko arazorik sekula ez zidaten jarri. Berria - Kultura 2006-01-28
Sei urte egin zituen Pontevedran, eta, tabernan laguntzeaz gain, kabinete psikologiko pribatu baterako ere aritu zen lanean, orduka. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 183. orr.
Dantza irakaslea da orduka, eta jai egunetan merkataritza gunean ordulari saltzailea da. Berria - Mundua 2004-04-22
Finantzaketa talde-orduka kalkulatzen du; talde-ratioa, gutxienez, 11 ikasle/talde izango direla zehazten du; Berria - Harian 2005-06-09
Ordukako zerbitzua da hau, iragarri zuen, eta bolantera jesarri zen, zain. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.
Aldi baterako lana, denbora erdikoa edo ordukakoa izaten dute. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Lanpostuak sortu dituztela esaten dute baina kontratu horiek egunekoak edo ordukakoak dira. Berria - Harian 2005-10-26