Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilabete bat osoa behar izan zen ordre puxka baten egiteko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.
Besta berri Otabaren ondotik eskerrak igortzen diozkategu lehenik gazter, serioski eta ordre handian ibili baitira. Herria 2001-06-28
Aratsaldean bezperak, ondoan denak goizean bezala ordre ederrean itzuliz. Herria 2004-05-13
Jende hori guzia, goiz guziz ordrerik handienean joaiten zen eta arratsean hala-hala itzultzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.
Erakutsi du [...] nola deitoratzen zituen orduko barrabaskeriak, nola agertzen jadanik ordrearen alde. Herria 2004-01-01
Madamen ordrea ez zuen ez Xarlesek ez Jeannek hautsi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 71. orr.
-Emazu ordrea libra gaitzaten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.
Mintzaldi andana bat entzun behar genuen: kongregazione bakoitzeko batek erran behar zuen bere ordrea zer zen, zer helburu zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 133. orr.
Seigarren zatia, Heren-Ordre edo Heren-Ordenaz, dei batzuekin jendea sail hortan partzuer jartzeko. Herria 2004-12-30
Apez izan naizenetik, "le Sacrement de l'Ordre" beraz "ordrea" ukan diat bainan animaleko desordrean bizi naiz! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 76. orr.