Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tapia eta Izagirrerenean, apoa zapoa zen, ez ordotsa, mendebaldean apoa deitzen bazaio ere txerri arrari. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 67. orr.
Horiek ari dira, tira ahala, zorri bat nahiko dute txikitatu, eta oraino miatu gabe ordotsa den edo urrixa. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 148. orr.
Orain banekien, zalantza guztietatik harago: ordots goseti batekin bizi nintzen, urde basati batekin; neure burua gobernatzeko gauza nintzela esan zidan don Tirsok; handik aurrera ikusi beharko nuen gauza ote nintzen basurde hura gobernatzeko eta menderatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 180. orr.
Su pindar bat ikusi nuen haren begiradan, eta une batez beldur izan nintzen ordotsak urrixari erasoko ote zion, basurdeak bere eskularru finak erantziko ote zituen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 198. orr.
Fredegunda eta Brunekildaren erregeordetza ordots, ozart eta lotsagabeek, harritu baino gehiago, jakinaren gainean jarri zuten nazio hura. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.
Bortxaz musukarazi ziotean lurra, haren gibelaldean ordots aritzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.