Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Miarritze eskuinean eta aitzinean itsasoa daukan ordoki batetik doa bidea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.
Muinoaren tontorretik ordokia ageri zen, bizkar grisez mugaturik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
8000 metro karratuko ordoki bat Irati deitua, aireportutik 300 metrotara aurkitzen dena, hautatu du hiri elkargoak, afera bilgune horren eraikitzeko. Herria 2004-07-05
Filiposeko ordokietan itzali zen espiritua Atanasio eta Anbrosiorengan berpiztu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.
Alemanak oldeka zabalduak ziren ordurako Norvegian, Holandan, Frantzian, Jugoslavian, eta labana bat gurinean bezala sartzen ari ziren errusiar ordokietan barrena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.
Mila versta eta gehiagoko bidean bizkor igarotzen ziren mendilerro bihurriak, ordokien gainean zut, gotorleku azkengabe bateko harresi eskerga bailiran. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.
Klima gogorra ia lurrik gabeko ordokian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.
997an, elurte makur mardul batek lanak ematen ditu sei egunean penintsulako ordokian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.
· Kanpalekua dena ordoki da, eta han, ezker, block-ak ageri dira ordokian. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.
Iparraldean eta mendebalean begia badoa mugarik gabe Leipzig-eko ordoki ederrean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.
Antartikako ekialdeko ordoki izoztuan. Berria - Gaiak 2004-11-07
Zaldi zuriak, ordoki elurtuarekin nahasita bezala, ez ziren nabaritzen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.
Harkaitz honen inguruan triangelu antzeko ordoki ttipi bat dago landa lehorrez betea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.
Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak, han-hemenka mertxika adar arrosek koloreztatuak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.
Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.
· Denbora desagertu egin zen, ordoki zabal bihurtu zen, eremu garden, espazio huts, plaza erraldoi. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.
Oraino gauzak ez dira ordoki eta guduak irauten du. Herria 2004-02-19
Horrek ez du erran nahi patar guziak ordoki dituela, gaurko egunean bestenaz ere ez baita holakorik. Herria 2004-06-10
Parroki hiri-estatuen sistema, ordoki-zati bakartu bakoitzean nekazaritza-ekonomia autarkikoa garatzea eragin zuena, jada ez zen egitura politiko egokia orduan egitura ekonomiko unitarioa zeukan Gizarte Helenikoarentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.
Ordoki puska ederra ageri zen han goitik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.
· Deception uharte hori sumendia izan omen da inoiz, itsaso australetako ur ordoki hotzetan amatatu eta erdi murgildu orduko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 244. orr.
Barne-ordoki edo meseta aldetik datorren haize lehorra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.
Ea bidea ordokia den ala ibarretan eta aldapetan zeharkakoa. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.
Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Laborantzarako, lur hoberenak eta ordokienak jenden %2-ren eskuetan dira. Herria 2003-05-15
Lekorneko etsenpluak erakusten digu ez duela bide ordokiegi eta zabalegia ideki nahi. Herria 2002-09-12
Kras Esloveniako lurraldea da, kareharrizko goi-ordokiz osatua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.
Cuzcon -barruko goi-ordokian zegoen inken hiriburu zaharrean-. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Iraniar goi-ordokiko pertsiar inperiogileek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.
Mongoliako goi-ordokiaren hego-ekialdeko ertzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Gero Ahuriko altxonbidera, eta handik izen bereko goi-ordokira. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.
Sagarrondoak loratzen diren goi ordokia. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 216. orr.
goi ordoki (7); ordoki zabal (3); ordoki zabalean (3); patarrak ordoki (4)
goi ordokia (4)
goi ordokiak (3)
goi ordokian (10); penintsulako ordokian (3)
goi ordokiaren (5)