Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herriaren ordezkotza du legegileak; hortaz, herri horren ohiturak, aiurria, egoera politikoa eta erlijiosoa ezagutu behar ditu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.
Aresoko elizako benefizioduna zen Pedro Guilleron apeza, baina, 1602 urteko udatzen aldera, Leitza abaderik gabe gelditu, eta haren ordezkotza ere berak egiten zuen, Aresotik Leitzara joan-etorriak mendiz eginez. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.
Historia ofizialaren orrialdeetan gaur kausa baten eta bihar beste baten mozorroa jantzita ageri zaigun horrek Gaizkin du izena: gure ustezko ordezkotzan adore harturik, mundua -eta munduan gu!- salbatzeko lanari ekiten dio, kemen nekagaitz batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 33. orr.
Harryk asko sentitu zuen lan hura galtzea, eta, hainbat pertsonak ordezkotza hartu nahi izan bazuen ere, Harryk bihotz-bihotzez gomendatu zuen bere anaia Thomas, zentzudunagoa eta edariari neurria hartzen trebeagoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.
Adinekoa zelako-edo, matematikako beste irakasle bat ere kontratatu zuten, haren erabateko erretiroa aurki zetorrela-eta, ordu batzuk kentzeko eta ordezkotza prestatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.
Salbu eta, zenbait gehiegikeriaren ondorioz, jainkoek kontu handiagoa dutela eta erabaki dutela ez uztea inori ordezkotzan beren iragartze-ahalmena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.