Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ordezketa 1 iz ipar ordezkapena.
Ondorioz, beti ordezketak egiten zituen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 280. orr.
Ikastetxeentzat, irakasleak bilatzen ditu, ordezketak segurtatzeko. Herria 2004-07-29
Animatzaile elebidun bat bilatzen du ordezketen egiteko, kontratu mugatu pean. Herria 2003-02-27
Ordezketak: teknologia (Donaixti Kanboko kolegioetan): 13,5 oren astean. Herria 2001-05-31
2 (hitz elkartuetan)
Hitz eman du heldu den urtarrileko zutik emanen duela egiazko ordezketa zerbitzu bat, gaur egungo kusku hutsaren ordez. Herria 2005-12-15
· Oroitu beharra dago ospitale publikoan gaur egun ba direla 2500 langilez goiti; haien pausu eta eritasun ordezketen segurtatzeko 60 langileko unitatea aspaldian ttipiegitua da. Herria 2005-12-15