Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordezkatze 1 iz norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jartzea. ik ordezkaketa; ordezkapen.

Zikiratzearekin ordaintzen du norberak autoritate sinbolikoaren ordezkatze hori.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

Eurek jasotzen duten eraldaketa, euren txandakatzearen, banaketaren eta ordezkatzearen jokoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Matematikaren arlotik datozkigun kontzeptuak hizkuntzara bihurtuta, honako eragiketa hauek bereizten ditu bere sailkapenean: gehitzea, kentzea, bidertzea, konbinatzea eta ordezkatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Latino Amerikako industrializazioa, inportazioen ordezkatze bidezkoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Horien erdiak ordezkatze proportzionalaren arabera hautatuko dituzte, eta beste erdiak, aldiz, ohiko hauteskunde barrutien arabera.  Berria - Harian   2006-01-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanpoko aurrezkiaren eta barneko aurrezkiaren arteko ordezkatze-efektuek luzarorako uzten dute ordainketa-balantza ahuldurik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Begiak, belarriak, birikak eta giltzurrunak bikoizturik daude gorputzean, eta ordezkatze-gaitasun handia dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Baina berak deskribatzen ditu, halaber, etorkizuneko diskurtsoak iluntzen eta, urrunetik, gertatzen dituzten baldintzak; berak deskribatzen du aurkikuntzen oihartzuna, euren hedapenaren abiadura eta zabalkundea, ordezkatze-prozesu geldoak edo etxeko hizkuntza ikaratzen duten bat-bateko astinduak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.

Sinonimoek, antonimoek, serieek, alor semantikoek... bidea ematen dute horretarako, ordezkatze prozesu batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 172. orr.

3 (fonetikan)

Hotsa ingurunetik bereziago egiten duen ordezkatzea da disimilazioa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.

Afrikatuaren aldeko ordezkatze hori Fonetikaren ikuspuntutik uler daiteke.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Afrikatze honen gertagarritasuna, beste ordezkatze askorena bezala, aldakorra da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Zenbait kasutan ez da erraz izaten ordezkatze bat sailkatzea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Ordezkatze hori lenitioa da ingurunearekiko berdintzea aintzat hartuta, baina fortitioa da hots-unitatearen ordezkatzeari berari     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Proposatzen dituen ordezkatze-kategorietan garbi agertzen da zio fonetikoaren araberako ahoskera gertakizunen bereizketa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 108. orr.

Analisi fonologikoa egitean, ordezkatze motak bereizten dira, ordezkatzearen gauzatze zehatzaren arabera: aldaketak, eransketak, kenketak, metatesiak etab.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 121. orr.

Ezaugarri honi dagokionez morfemen artean egon daitezkeen aldeak hobeto azaltzen dira, dirudienez, emankortasuna, konbinatze-askatasuna, eta ordezkatze-taldearen neurria bezalako kontzeptu gramatikalen bitartez, esanahiari dagokion ustezko ezaugarri baten bitartez baino.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bilakabidea gezi modura irudikatuta, gorago esan dugu bilakabide fonologikoa hots-ordezkatzea dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Kontsonante eta bokal ordezkatze segmental horien ondoan, kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordezkatze hori (8); ordezkatze mentalak (4); ordezkatze naturala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus