Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordezkatzaile izond/iz ordezkatzen duena.

Langileek uko egin zieten ordura arteko lotura sindikalei eta enpresa guztietan batzar ordezkatzaileak eratu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Haatik, ez dauka hauteskunde bidez osatua den instituzio ordezkatzailerik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Sekretua argitu bitartean, idazle askok zurrutari ematen dio edabe zoragarriaren ordezkatzaile gisa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 284. orr.

Zinema, egiazko presentziarik batere eskaintzen ez duenez, bi zentzuetan -ohikoan eta teknikoan- irudimenezkoak diren ordezkatzaileez, adierazleez osatua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

2 (fonetikan)

Bilkura ordezkatzailea ordezkatua baino ahulagotzat har daiteke, bilkura osatzen duten tasunen konbinaketa errazagoa bada ekoizpen ahaleginaren aldetik eta ahulagoa oharmenaren aldetik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

3 ordezkaria.

Langileak eta CFDT sindikataren ordezkatzailea biziki kezkatuak ziren bilkurara sartzean.  Herria   2003-05-22

«Gizarteko sektore jakin bat ez dago ondo ordezkatua, eta hori ez da Iraken mesederako izango», esan du, aurki kabinetean dauden hutsuneak «sunita sinesgarri eta ordezkatzaileek betetzea» espero duela adieraztearekin batera.  Berria - Harian   2005-04-30

4 (hitz elkartuetan)

Beren ordezkatzaile-izaeraz abusatuko balute, kargua utziaraziko zaie atzera etxera bidaliz; haiek beren nagusiaren aurrean salatzea ere badago, eta hartara hau haien epaile edo sopikun bihurtuko litzateke     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus