Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sendagileen estatus hau nahikoa berezia da oro har gizarte eta zibilizazio forma ezberdinetan: bera ez da ia inoiz pertsonaia bereiztezina edo ordezkagarria. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.
Produktu ordezkagarriak ekoizten dituzten ekonomia adarretan, atzerriko lehiak badu bai eraginik, bai enpleguen galeran bai soldata mailan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
Zenbatekoak ziren planetaren erreserbak baliabide material ordezkaezinetan, mineraletan adibidez, eta baliabide material ordezkagarrietan, ur-argindar eta uzta eta ganadu eta lanesku eta giza trebetasunean? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Begi-bistakoa da eraldatutako materiala eta hura eraldatzeko lanabesak elkarren osagarriak direla, ez alternatiboak -ez ordezkagarriak-. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.
Ahots bat zen, presentzia fisiko bat; ordezkagarria, ondorioz. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.
Zuri kolorea aldiz, errusiarren esku eta arima garbiaren ordezkagarri hautatu zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.
Bizitza gauza ergela da, emoziorik gabea, gorabeherarik gabea, hemen behintzat, eta alde guztietan berdin, nik uste, eta izumenez betetzen da gogoeta, bizitzaren emozio-antzutasunaren ordezkagarri. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.
Goenkale-ren arrakastaren ondoren beste foiletoi batzuk prestatu nahi zituzten, nonbait, aurrekoaren osagarri edo ordezkagarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 146. orr.