Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordez 1 adlag adierazten denaren lekuan, ordainetan edo haren truke. ik orde.

Ile ordez sugeak, atzamar zorrotzak eta hagin beldurgarriak zituztela irudikatu ohi ziren.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.

Etxeko atalburuan ere, egungo elorri ordez lehen lizar adaskak paratzen ziren gurutzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 243. orr.

Bost filosofo ordez, hamar sartuko dituzte agian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 192. orr.

-Dirudienez, hegazkinak, mendebaldera ordez, ekialdera hartu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.

Ni bertaratu orduko, ukondotik helduz, komisaria barrura ordez atarian dagoen lorategira eraman ninduen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

"Baina" ordez "eta" jarriko lukeena fidagarriagoa litzaidake.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.

· Dolu handiegia dute eta ez dituzte ordez sortzen direnak laztantzen ahal.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 132. orr.

Ordez, Wernerren ikustera joan zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

Praktika ukatzen da, eta, ordez, hitza eskaintzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.

Zemai egin ere bai, buruz beherako orekan jarriko zela gure hamaseigarren solairuko balkoiko eskubandaren gainean, eta nik ozta-ozta eragotzi; ordez-edo, whisky botila bat jaurtiki zuen delako Urliak fatxadan behera...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Urrearen ordez ikatza eman nahi diguten garaiak bizitzen ari gaituk, okari oka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 235. orr.

Berriro burua altxatu zuenean aurpegia erabat desitxuratua zuen, malkoen ordez behazuna edo pozoiren bat xurgatu balu bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Bigarren mutantearen buruan hanka bat eratu bada antenaren ordez, seinale mutazioak gene bat indargabetu duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Gurpilak jiraka jarraitzen zuen nire buruan; orain, ordea, arestiko zenbakien ordez, izenak erakusten zizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion; haren armairua erabat berritu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Nahi duzu zure ordez joan nadin...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 36. orr.

Arauzko alkandora faxistaren ordez, kokospeko beltz xelebre bat, arra bat zabal, zeina mugimendu zakar bakoitzean jakaren ertzetatik irteten baitzitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Gona estu ñimiñoa janzten zuen, lehengo eguneko plisatuaren ordez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

Oharkabekeria eta ausartzia erakutsi dugula, tipien ordez handiak hautatuz eta berdin ongiaren ordez gaizkia eta hoberenaren ordez tzarrena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Urruneko autoaren burrunba isilaren ordez, urruneko urratsen harrabots idorrak sendi izango dituzu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Sodio-kloruroaren ordez potasio-kloruroa baliatzen hasiak dira goi-sukaldari aitzindari batzuk.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Baina horren ordez, are gauza bitxiagoa egin du: negar zotinka hasi da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 48. orr.

Londres laster geratu zitzaien oso atzera, eta haren ordez landa berde txukunak ageri ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Horren ordez, bere soldadu-ibilerei buruz galdetzen nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Zer ikusten dugu honen guztiaren ordez?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.

Gauza horiek bihurtzen ditu on, haiek egokiro antolatzean egon beharko lukeen onaren ordez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 121. orr.

Hori gabe, oraindik ere Teodosiar kodea izango genukeen erromatar legea lurraldeko lege zen probintzietan, Justinianoren legeen ordez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.

-Joera dugu aurrean dugunaren ordez, aldez aurretik nagusitu zaigun klixea ikustekoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.

3 (aditzaren era burutuaren eskuinean) beharrean.

Bere gorputzak, ilun-bistan, "hari beltza eta zuria bereizi ezin diren unean", sendoagoa ematen zuen, beteagoa; hogei urte izan ordez hamar gehiago balitu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Partida egin ordez belazeetan etzan ziren, alkandorak erantzirik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 18. orr.

Urteak betetzen zituen mutila ospitalean zegoen festan egon ordez.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 60. orr.

Hobe haragi minbera ukitzen ez segitzea, goxatu ordez gehiago erretzen baitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Liluratu ordez, politikak, gaur egun, nazkatu egiten du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Erantzun ordez, Xerealek irakurtzen jarraitu zuen: [...].     «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Baionan hotelez hotel ibili omen zen bere lagunekin, jendarmeengana jo ordez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

Mitina ematen zuen ebanjelioa esplikatu ordez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

-Orangutan deitu ordez tximino deitu izan balit behintzat!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 272. orr.

Bera joan ordez, alaba bidali zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.

-Zergatik ez zuen ihes egin, hala ere, bere burua hil ordez? -galdetu zuen Perrettek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.

4 (-tzeko atzizkiaren eskuinean) ipar beharrean.

Zeren ahultzeko ordez indartzen baitira, esperientzia horretan azkarturik, beren arteko elkartasun sare berezia antolatuz, Frantziako administrazionearen traba guzien gainetik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 120. orr.

Ez zuen ulertzen zergatik euskarazko ehortz-elizkizunetan, tristezia larriaren aztaparretan behera amiltzeko ordez, abesteko gutizia oldartzen zen herritarren bihotzetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

Gizakien bihotzak sendotzeko ordez haien hondatzen dakitenak, gogaikarri dira, bai beren buruentzat, bai besteentzat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 517. orr.

Oraino luze luzea etzanik dagoela, besoak eta zangoak tiratu, hortzak tinkatu eta xutitzeko ordez berriz matalazaren gainera uzten du bere gorputza.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.

Zeruko graziak ohoratzeko ordez, aterpeko nesken graziari eskerrak bihurtu zituzten mundu triste honen edertasun garrantzisuenari amor emanez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 206. orr.

Egoerari pentsatzeko ordez behar genuen gure izpiritua bertze norabide baterat igorri.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus