Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordenantza 1 iz araudiari dagokion xedapena.

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira, lege nagusi nahiz lege banandu moduan, lege hauen objektu diren gai guztietan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Teodosioren kodea ikus daiteke: enperadore kristauen ordenantzen bilduma bat besterik ez da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Nafarroan Erlijio egiazkoa mendratzen duten ordenantza eta agindu guztiak indarrik gabe uzteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Akusatuari ematen zitzaion abokatua edo kontseilua ez da legeek edo ordenantzek eskaintzen duten pribilegioa: gizonen lege guztien aurretikoa den zuzenbide naturalak eskaintzen duen askatasuna da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gai honetaz daukagun ordenantza bakarra jaunak beren bailiak laikoen artean aukeratzera behartzen zituena da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Erregeek beren mendeko lurraldeetarako ordenantzak egiten zituztenean, beren agintea besterik ez zuten erabiltzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 230. orr.

Konstantinok ezarri zuenean igandean atseden hartuko zela, hirietarako eman zuen ordenantza hori, ez landako herrientzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.

Luis XIV.aren ordenantza kriminalean, errege-kasuen zerrenda zehatza egin ondoren, hitz hauek eransten dira: [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.

2 (udalari dagokiona)

Ordenantza hura lege lokala zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 213. orr.

Iruñea Berriko kideek azpimarratu dute antzokia udalarena dela, eta, ondorioz, euskararen ordenantza bete beharko lukeela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Besga eraikinari dagokion ordenantza aldatuko du Bilboko Udaleko Hirigintza Sailak.  Berria - Harian   2006-04-01

Iruñeko Udalak onartu berri duen Euskararen Ordenantza berria.  Berria - Harian   2005-09-23

Burlatako Udalari Euskararen Ordenantza betetzea kosta egiten zaiola salatu du AETk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Udaleko Babes Egituraren Ordenantzaren 7.02.04 artikuluaren arabera.  Berria - Kultura   2004-03-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordenantza eredua jada batzordean aurkeztu da eta aztertzen ari dira une honetan.  Berria - Harian   2005-11-09

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Udal ordenantzetatik hastea hobetsi dute.  Berria - Harian   2005-11-09

Udal ordenantzen bidetik udalerriak euskalduntzeko planak: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Azken errege-ordenantzak ikertzerakoan, kontuok gorde ditugu beren beregi: gizartearen funtsezko ordena, zintzotasun publikoa, ondareen segurtasuna eta aurrerakuntza orokorraren inguruko guztiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.

Gogora ezazue Bartzelonako gizalege-ordenantzak debekatu egiten duela prostituzioa, kasu jakin batzuetan.  Berria - Mundua   2006-01-26

5 ofizial edo guruzagi baten mende dagoen soldadoa.

Miska, lotinantaren ordenantza, bere nagusia zetzan ospitaleko ohearen ondoan jarrita, zer egin ez zekiela, burua esku zikin bien artean hartuta zegoen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 185. orr.

6 bulego publiko bateko bigarren mailako enplegatua.

Igande eguerdian jabetu zen museoko ordenantza bat lapurreta gertatu zela, Diputazioak jakinarazi duenez.  Berria - Kultura   2004-10-14

Goizean erietxeko ordenantzak hondakinen poltsekin iristen direnerako, emakume eta haur mordo bat dago zain, hondakin horien artetik xiringak, orratzak, benda garbigarriak, edo merkatura eraman daitekeen edozer gauza hartzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus