Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordenagailua piztu eta posta elektronikoan behatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.
Norbait nire ordenagailuan sartu eta hau guztia amets hutsa dela esango balit, [...]. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.
Gure espezialistek haren ordenagailua miatuko ditek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.
Hiru aukeraz balia zitekeen pasa-hitza idazteko; hirugarrenean huts eginez gero, ordenagailua berez deskonektatuko zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
Ordenagailuan tekleatzen jarraitzen zuen bitartean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.
Ordenagailuan murgildu eta ezer sentitu ez. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 48. orr.
Ordenagailuan landutako azken dokumentuen izenak agertzen diren tokian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
D izeneko birus informatikoak ehunka ordenagailu kutsatu ditu egun bakarrean. Berria - Gaiak 2004-12-16
Nola sartuko zenioke birus bat ordenagailuan? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 68. orr.
Argazkiak ordenagailuz tratatzen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 259. orr.
Ordenagailuz sortutako irudiak ziren, xarma handikoak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.
Ordenagailuz lagundutako diseinua eta ekoizpena (CAD/CAM sistemak). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.
Ordenagailuz simulazio batzuk egingo dituzte aurrena. Berria - Gaiak 2004-05-04
Ordenagailuaren CPU-a, ordea -prozesatzeko unitate zentrala, ordenagailua bera, alegia-, ez zegoen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.
Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.
Aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.
Ordenagailuko teklen eta musikaren hotsa. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 48. orr.
Ordenagailuaren tekla zurien artean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 466. orr.
Idazmakina edo ordenagailuetako klabierrak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 214. orr.
Ordenagailuren bateko inprimagailutik ateratakoa, ziurrenik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 82. orr.
Ordenagailuko zakarrontzi birtuala ere hustu zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.
Windows sistemarekin, Ordenagailuaren disko gogorretik fitxategi bat borratzen denean, nahiz eta zakarrontzi birtuala hustu, datuek diskoan jarraitzen dute fisikoki. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.
Badirudi Mireiak bere ordenagailuko disko gogorreko informazioa borratzea lortu zuela. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 150. orr.
Ordenagailuko CD-ROM bat bezalakoa dut gogamena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.
XXI. mendeak ikusiko ditu, zalantza gabe, mundu horretan gertatuko diren aldaketa nagusiak, ordenagailuen ahalmena indartzen denean, eta kontsultak egiteko bideak erraztu eta arintzen direnean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 155. orr.
Mireiak bere ordenagailu eramangarria piztu eta PRANA artxiboa zabaldu zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.
Ustezko ekintzaile islamistaren ordenagailu eramangarrian Heathrowko mapak eta argazkiak nahiz Londresko beste eraikin batzuen planoak aurkitu zituztela. Berria - Mundua 2004-08-06
Jipoitzeaz gain, ordenagailu mugikorra eta satelite telefonoa lapurtu zizkioten. Berria - Mundua 2006-03-22
Espainiako Poliziak denera 33 disko gogor, kanpoko bost memoria, 437 disko konpaktu eta DVD eta bi eskuko ordenagailu atzeman zituen. Berria - Euskal Herria 2006-04-09
Ordenagailu pertsonalen aroaren hasieran. Berria - Gaiak 2006-04-01
Galeriako erakusleihoan «ordenagailu birtuala» ipini dute. Berria - Kultura 2004-08-01
Mikroprozesadoreek, besteak beste, egin dute azken lana, laugarren belaunaldiko ordenagailu txikiak garatzeko orduan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.
Weizman Institutuko (Israel) zientzialari batek minbizia aurkitzeko gai den ordenagailu ñimiño bat sortu du. Berria - Gaiak 2004-04-30
Inork txipa duen objekturen bat ukitzen duenean hark uhin bat bidaltzen du ordenagailu nagusira. Berria - Gaiak 2004-04-08
Ordenagailu atomikoei buruz hitz egiten hasi beharko genuke aurrerantzean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.
Bizitza ordenagailu-programa bat baino ez zen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.
"Ordenagailu-lan"tzat hartzen du, hain zuzen, bere pentsakera, ordenagailu-artxibo sail bat begitantzen baitzaio bere oroimena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.
Hiru hamarkada bete ditu gaur Apple ordenagailu konpainiak. Berria - Gaiak 2006-04-01
Ordenagailu gela, komunak, sukaldea, bi bulego, sala... Berria - Euskal Herria 2006-04-07
OEHko lan taldeak lehen urteetan erabilitako ordenagailu sistema, Wang izenekoa, zaharkituta eta zirkuitu guztietatik kanpo geratu zen. Berria - Harian 2005-05-04
Ordenagailu sare zabala edukiko du, eta wireless sistemari esker kable barik sartu ahalko dira erabiltzaileak Internetera. Berria - Kultura 2004-05-25
Ordenagailu ekoizleen sektorean %42 hazi da batez besteko produktibitatea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.
Non sartu ote dut ditxosozko giltza? atzeko poltsikoan? ordenagailu-poltsan? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 47. orr.
Ur Bizian, ohointza batzu izan direla, ordenagailu ebaste eta bertze. Herria 2005-03-03
Espainia ez da munduan puntakoa, inola ere, esku ordenagailuen kontuetan. Gogo-ordenagailua metaforak "ezagutza" eta "burmuina" ulertzeko modua ere aldatu du. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 120. orr.
Txoraturik dabil Pontitoren ordenagailuzko simulazioen ideiaz; bai eta batek kaskoa eta eskularruak jantzi, eta, ikusi ez ezik, errealitate birtual hori ukitzeko kontuarekin ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.
ehunka ordenagailu kutsatu (3); eskuko ordenagailu (3); milaka ordenagailu kutsatu (3)
ordenagailu aurrean (7); ordenagailu baten bidez (3); ordenagailu bidez (12); ordenagailu bidezko (9); ordenagailu eramangarria (7); ordenagailu eramangarriak (3); ordenagailu gelan (3); ordenagailu kutsatu ditu (8); ordenagailu programa (4)
eskuko ordenagailua (3); ordenagailua erabiltzen (4); ordenagailua itzali (3); ordenagailua lapurtu (5); ordenagailua piztu (11)
ordenagailuan atzemandako (6); ordenagailuan atzemandako agiri (3); ordenagailuan sartu (7)
ordenagailuaren aurrean (18); ordenagailuaren aurrean eseri (5); ordenagailuaren bidez (5); ordenagailuaren pantaila (5); ordenagailuaren pantailan (7)
ordenagailuz egindako (3); ordenagailuz eginiko (3); ordenagailuz egiten (4)