Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, ordea, bururatu zait horrelakoek ere ekar dezaketela etekinen bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.
Erromara heldu bezain laster ordea, erromatarren estimua bereganatu zuen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.
Alferrik da, ordea, dialogoa komunikabideen erakusleihoan egin nahi izatea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.
Ni nago, ordea, Auschwitzekin zerikusirik ez duten obretan adina fikzio (edo gehiago) dagoela Auschwitzi buruzkoetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.
Zer eginik banuen, ordea, eta logelako bidea hartu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.
Etorri ziren, ordea, artzain batzuk ere eta neskak handik bota nahian hasi ziren. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 148. orr.
Irudikatu bai, ordea, irudikatzea libre baita, oraingoz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.
Aranok, ordea, zinez maite ditu arrastotik kanpo dabiltzanak, beharbada bera ere ez delako ohiko bidetik ibilizalea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 22. orr.
Batel bat, ordea, irauli egin zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.
Alderantziz, ordea, irakurleari hurbilketa horiek zenbateraino diren ugari azaldu beharra niola iruditu zait. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.
Han ibili zen luzaroan itzul-inguruka gure gainean, ezer jaurtiki gabe ordea, eta halako batean ospa egin zuen iparralderantz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.
Ez zakiat non haizen ezta bakarrik hagoen ere, bai, ordea, norekin bukatuko duan gaurko gaua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Itzuli beharra zegoen, ordea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.
Ez zuen bere burua engainatu nahi, ordea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 77. orr.
Ni pozik, ordea, nire txikian. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 66. orr.
Mutilak barre egin zuen, hartarako arrazoirik gabe, ordea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 17. orr.
Bada, ordea, beste alderdi ilun bat, idazleari, baina, agor ezinezko kontagaia ematen diona: legez kanpoko gizartea. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.
Suposatzen badugu, ordea, norbait Gigesen eraztun miragarriaren jabe litzatekeela, jendea ikustezin bihurtu ohi zuena, eroa izango litzateke orduan hori, bere burua legeok obligatua usteko balu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 253. orr.
Balioespen horrekin agian ez gara bat etorriko; ordea, besterik gabe paperontzira botatzea ez dugu zilegi. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 40. orr.
Ordea, ongi pentsatzen baduzu, gu ere ez gara gure lurraren zeruan erortzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 96. orr.
Ez da, ordea, harrotasuna, zintzotasuna baizik (elkar ukatzen badute bi tasun horiek). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.
Ez du, ordea, izenpetu nahi izan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.
Ez nago ziur, ordea, hori ote den batez ere. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 7. orr.
-Ez nuke nahi, ordea, inoren ahotan... -ingurura begiratu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.
Ez zegoen, ordea, nabarmentzeko beldurrik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 35. orr.
Ez zekien ordea patuak ere bere baitan agintedunak dituela: gorputzaren gogo eta irrikak, gorputzaren izu eta beldurrak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.
Marrazkera txukunekoa, begirada sukartsuko gizonaren grabatuak ez zuen, ordea, aparteko dohain artistikorik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.
Lanaz aparteko ilusiorik ere ez nuen, ordea, garai hartan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.
Ez zien esan, ordea, lehoiaren hezur artetik hartua zuela. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.
Ez gaitzala, ordea, horrek itsu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.
Espazio hori hierarkizatua zegoen, ez ordea politikoki bateratua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.
Infinitu potentziala kontzeptu argia da; ez, ordea, akzidentala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.
Ez ordea 1978ko udan, Tolosako Triangelu Plaza lehenengoz ikusi nuenean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.
Ez, ordea, beharko luketen abiadurarekin. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 164. orr.
Haiena ez da mafia: guk gutxienez legeak dauzkagu, errusiarrek ez ordea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.
Hori, ordea, ez diet fraideei zor. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.
Haiek ordea ez ziren kontuan hartzeko gauzak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.
Horrek ez zion asko laguntzen, ordea: aurrean ikusten zuena bezain beltza zen, izan ere, gogamenean tomateaz egiten zuen irudia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.
Ez didate entzuten, ordea. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.
Semeak ez zuen etsi, ordea. «Bizia lo», 2003 - 9. orr.
Deus garbirik ez, ordea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.
Zabarkeriarik gabe, ordea: testuen izaera gordetzen saiatu gara beti ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.
Banekiela bere aita brigadista izan zela; haren lan artistikoen berririk ez nuela, ordea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.
Non da neska hori, ordea? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.
Non sartu da, ordea? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.
Nork ateratzen zuen, ordea, hidalgia titulua? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.
Nor zegoen ordea pornografiaren atzean? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.
Zer da, ordea, liburu bat errepikapen-, eragin- eta zabalkunde-efekturik gabe? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.
-Zer duk, ordea, Joxemai? Txillardegi «Putzu», 1999 - 42. orr.
Bekatua Jaunaren aurka egiten badu, ordea, nor izan dezake aldeko? Elizen arteko biblia 1 Sm 2,25
Nola zen, ordea? Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 96. orr.
Zer egin genezakeen Gasteiztik ordea? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 72. orr.
Zertara dator kontua, ordea? Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.
Zergatik ordea? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 24. orr.
-Zertarako, ordea? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.
Zerk lotu ote du, ordea, saguzahar hori hortzarekin? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.
"Baina nola da posible ordea?", egiten dut nik neure artean, arrunt gogoetatua eta arranguratua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.
Aita, ordea, enperadorea duk! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.
Hik zer dakik, ordea, zenbat egun pasatu diren! Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.
Ez dago ordea, Petrus! Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 182. orr.
-Okerragoa zuan, ordea, bidaian ez jarraitzea! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.
Garai onean jakin behar, ordea! Txillardegi «Putzu», 1999 - 198. orr.
Pierre Menard-en [...] don Kixotea halako sofisteria lainotsuetan berriro erortzea, ordea! Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.
Ez ordea Euskal Herrian! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.
alferrik ordea (23); bai ordea (113); baina ez ordea (9)
ez da ordea (23); ez du ordea (9); ez ordea (219); ez zen ordea (24); ez zuen ordea (19); gabe ordea (24); gero ordea (11); hark ordea (9)
orain ordea (21); ordea ez da (12)