Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Juduak ordaintzaile unibertsalak izan dira. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 28. orr.
Aitak, orduan, Gourevitx kolegioan sartu zuen, han ez baitzen behar sarrerako azterketarik, ordaintzaile onak baizik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 244. orr.
Erreginaren ordezkari zegoen han, erran nahi baita, tenpluaren bigarren ordaintzailearena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.
Industria enpresak dira zerga profesionalaren ordaintzaileen %24, baina zergaren %60 ordaintzen dute. Berria - Ekonomia 2004-01-07
Politika honetan zenbait herrialde, bizitza gerragatik desantolatuta zutenak, altxatu egin ziren berriro Washingtongo Kongresuak bozkaturiko diruaz, amerikar zerga-ordaintzailearen borondate onaz, haren patrikatik irten behar baitzuen diru hark guztiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.
Maitale-ordaintzaileen ohetik jaikitzean, hatsanka, soaz hazta zitzakeen ipurdi mazela iletsuak, tripa sail hirukoitzak, koskoila hustuak eta oihan ilunetan aterpetzen ziren zakila jada hertuak irudikatzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.
Printzipio horien artean garrantzitsuenetakoa kutsatzaile-ordaintzaile printzipioa dago: kutsatzen duenak garbitu behar du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.
Larrechea zen ari beharra baina espalda hura ez aski zaildua, Beñatek egin du haren lana, ordaintzale gutik egundaino egin izan duten bezala. Herria 2001-02-08
Baina denak arizan dira, Istillarte ordaintzalea barne. Herria 2005-03-10