Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amak orburuak prestatu zituen, ilarrekin, eta barazki-zopa bat, eta zainzuriekin egindako arrautzopila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Atzealdean, beste bederatzi iraulki orgak, beren aza eta ilar metak eramanez, beren orburu, uraza, apio eta porru pilak garraiatuz, geldo-geldo haren aldera zihoazela zirudien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Gure orburuak hostokatzen, orriz orri mahonesan busti eta hortzen artean orriz orri irensten ari ginela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.
Han abiatzen zen, goizean goiz, pedalka bizian elurretaraino, sosik gabe, orburu bat poltsiko batean eta bestea urrazaz beterik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.
Orburu zurtoinek, hostoek eta beste hondarrek galtzada arriskutsu bihurtzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Orburu mordo baten loratze mamitsua ageri zen hemen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.