Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larrea urritzen, zuhaitzen arba eta hostoak ere jausten eta orbeltzen, fruituak ere bildu ahala, gero eta gutxiago bixtan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.
Zuhaitzek, bestalde, beren hostoak orbelduta zapuzten dituzte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.
Are eta hurbilago, bera jaten ari den punturaino iristen den belardi bat dago, orbeldutako garoz erdi estalia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.
Mediku naziek ere bata zuria janzten zuten, hala egoten ziren Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha nire lagunak itokarrean zoratzen hasten zirenean buldarari kolpeka paretetan aztarrika elkarri garrasika, ballet mutu batean, zyklon B enbatak orbelduta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.
Anjelek, lurrean geratu den folio orbeldua seinalatuz, behin-betikoa uste duen sastada eman dio orduan: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.