Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orbel 1 iz zuhaitzetatik eroritako hosto ihartuen multzoa.

Hostoak hasi dira orbel bihurtzen, amaitu dira oporrak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.

Darling andreak arretaz aztertu zituen: orbela zen, bai, baina seguru zegoen hosto haiek ez zirela Ingalaterrako zuhaitz batekoak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Egurra eta orbela biltzen suari bizi-bizi eusteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.

Ibai zuloan orbelak estaltzen du zorua eta ustel usain hezea hedatzen du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Kasik oharkabean, orbelaren gainean etzan eta arrodaka hasi nintzen orduan ere...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 620. orr.

Gero orbela bordako zoruan hedatu dute, eta, minutu batzuen buruan bi lagun etzanda egoteko moduko tokia atondu dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

Artzain txakurra, orbela usnatu ondoren, deitu beharrik gabe hurbildu zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Hozkailua hutsik dago, ohea egin gabe du; orbela lurrean dabil alde batera eta bestera, hautsitako leihotik sartuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

Haizeak orbela harrotzen zuen, eta hodeietan gordetako euria haizeari txanda hartu zain zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Lurzoruan orbela astintzeko beste jotzen zuen haizeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.

Haizeak daraman orbela bezala, arrapaladan, bere aurretik igarotzen dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.

Han-hemen orbela bera baino zoroago dabiltzan hotsek diote Napoleonek ihes egin duela Elba uhartetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

Orbelak duen jolas-sena bezalakorik ez dago.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.

Gero, orbelezko ohatze batean etzan eta aurki zegoen lo zerraldo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Erretorika hutsa da, haizeak alferrik gizendutako orbela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 294. orr.

Ibai sakonetan, hondoa ikusten ez den horietan, hitzak orbelaren pare dira, ia geldirik, poliki-poliki arrastaka doan erraldoi baten bizkar bustian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Nire oroitzapenak deabruaren poltsako urrezko txanponen parekoak dira; ireki eta orbela baizik ez zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.

2 (izenondoekin)

Mugazainen begipetik urruti, afari legea egin eta orbel gorriaren gainean etzan ziren, estalki bana gorputzaren babesgarri.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

Baina batez ere sugeek izozten zioten odola; oina orbel mugikorrean hondoratu eta haien buru meheak ikusten zituen sustraien nahaspila itzelean sigi-sagaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

-Estimatzen dizut, Jolivet jauna -erantzun zuen Harry Blountek, lankideak urki baten gerizpean prestaturiko orbel iharraren gainean etzanda jarririk.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.

Han-hemenka, argituz zihoan behelainoaren adarretan, gune arriskutsuak kokatu zituen: orbel sarria, zenbait sastraka, gizon bat ezkutatu ahal zuten harkaitz handiak...  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

Hala, orbel izutia ere haizean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 162. orr.

Orbel ugari zegoen pilatuta belartzetan eta zidorretan, baina bustia zegoen azken orduetako euriagatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

· Zuhaitz erdi biluzien aldameneko orbel usteltzen hasiarena nagusitzen zen gau giro oraino ez hotzegian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.

3 hosto ihartua.

Hego-haizeak ekarritako orbelak jaso eta garbitzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.

Karramarroak eta karakoilak dabiltza herrestan orbel eta gorbelen artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orbel sorta batzuk besterik ez zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.

Charlierekin eskolara bidean, udazkeneko orbel-pilatan kriski-kraska, eta istil-putzuetako izotzetan zinpi-zanpa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Ez zebilen haizerik, jada ez zen orbel-dantzarik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 80. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laster hasiko zen euria, haizeak kale bazterretako zumar-orbela harrotzeari utzitakoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 73. orr.

Mikel Strogoffek eta Nikolasek etzanda ipini zuten urki orbelaren gainean, ahal zutenik eta ongien.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 336. orr.

6 orbelpe-

Champs-Elysées-etara itzuli nintzen; kontzertu kafetegiek su guneak ematen zuten orbelpean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

7 orbel-kolore (corpusean orbelkolore soilik) izond/iz

Orbelkoloreak salbatzen du igela; ile ugariaren babesak, zorria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Eta Ada ordu arte mozorrorik gabe bazegoen ere [...] zein unetan doi hasi ote zen orbelkoloreaz babesten, eta Danelekin bizi izandako bizpahiru urteak ederresten?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orbela biltzen (4); orbela harrotzen (3)

orbelaren gainean (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus