Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orbantxo 1 iz orban txikia.

Neska gazte dotore bat, dena orbantxoz betea aurpegia, sartu zen dendan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Orbantxo gorri lauso bat agertu pantailan, eta jirabiraka hasi zen formularen inguruan, eulia zauriaren inguruan bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Atzemangaitzak dira zure hiri zapalak eremu lau horretan, puntuak edo orbantxoak dirudite zabaldiaren erdian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Horren begietara gure eguzki-sistema partikularra ez baita Esne Bidean izar-hautsezko orbantxo bat baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Baina ez dakizu nolako oihal polita bidali dioten haren ahizpari, hitzez azaltzerik ez dago zein zoragarria den: urdin argia, marra estu-estuak, eta marren artean orbantxoak eta lerrotxoak, orbantxoak eta lerrotxoak, orbantxoak eta lerrotxoak...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zigarroa, errimel orbantxoak bokillan, dantzan dabil Asunen atzamar artean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orbantxoak eta lerrotxoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus