Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta goietan, urdin orbangabea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.
Elur mardul, aratz eta orbangabea bazter orotan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 173. orr.
Emakume bat agertu zen orduan, ilargiak argitzen zuen eremu mortuan, jantzi zuri orbangabe bat soinean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 159. orr.
Bere Adelia garbia baitzen, orbangabea eta santua. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 102. orr.
Zeren aliatuentzat askoz ere errazagoa eta merkeagoa baita germaniar garbi, orban gabeak beren artean hiltzen uztea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 346. orr.
Grinek, atsekabeek eta zirrarek ez zuten zimurrik utzi haren aurpegi garbi, orbangabean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 431. orr.
Daneli buruz osatua duan irudi orbangabera lokatz pixka bat botatzea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 91. orr.
Azalpena, teknikoki, orbangabea da, eta nik neuk ere ez nuke arazorik sinatzeko. Berria - Kultura 2004-04-08
Ez horretan jokatzen zuen ongi merezitako ospe orbaingabea ez ezik, kontzientzia bakean edukitzeko lasaitasuna. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 68. orr.
Gizakiari, ordea, ahuleziak jotako izakia baita, ezinezkoa zaio Bildots orbangabe gurutziltzatuari bete-betean jarraitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.
Arbolapean ezarritako aldaretxoan, Ama Birjina Orbangabearen imajina bat zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 150. orr.
Giroa ere epela zegoen; eta zeruaren urdina, aratz, orbangabe. Begitartea orban gabe eta desitxuratu gabe gordeko al zuen, orain bere aurrean zeukan moduan? Txillardegi «Putzu», 1999 - 81. orr.