Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hermionek kontuz ireki zuen Edaberik Ahaltsuenak liburua eta hezetasunez orbanduriko orrialdeen gainera makurtu ziren hirurak. negar-malko handiek zenbait tokitan hainbesteraino orbandu zuten tinta, ezen oso zaila baitzen irakurtzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 140. orr.
Zilar jario eder, zabal, geldi, luze bat zen, han-hemen purpuraz orbandua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.
Eta tiro egin diot, txuribeltzeko karretea daraman argazki kamerarekin, inor odolez ez orbantzeko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 123. orr.
-Aita ikusi nahi dut -esan zuen hark, besoak gurutzatuta eta ukondoei eri dardarati eta nikotinaz orbanduez estu helduz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.
Forma hutsen mundu bat ikusten duela, koloreak orbandu gabea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 56. orr.
Beldurra, norberaren ahotsez mintzatzeko, edo orri zuria orbantzeko, edo... «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.
Gertaera txiki batek besterik ez zuen orbandu bidaia zoriontsu hura. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.
Garibai orbanduz, Juan de Idiakez estatu-kontseilaria eta honen ingurua orbandu nahi dute. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.
Gerta zitekeen -erraz gertatu ere- gure protagonistaren masaila eder eta marduletako bat ezin garbituzko laidoak orbandurik geratzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.
Einsteinek pipa atera zuen alkandora orbanduaren poltsikotik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.
Raimundo Silva jaiki eta sukaldera joan zela, zakarrontzia tximinia azpitik erakarri, ireki eta arrosa orbandua jaso zuela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.
Slipa eta telazko galtza orbanduak arropa zikinaren pila gainean utzi nituen, begien bistan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.
Oso belar egokia zauriak orbantzeko eta hantura jaisteko... Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.