Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orbaindu, orbaindu), orbaintzen 1 da/du ad zauri osatuan orbaina eratu.

Zauri, ebaki nahiz harramazka guztiak berehala orbaintzen zitzaizkion, eta arima zauritzen duten oinaze guztiak ere halaxe, berehala kanporatu eta urruntzen ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 71. orr.

Gasa bildu bat paratu zidan azalaren eta haragiaren artean, "jarioari eusteko", azaldu zidanez, "garbiketa prozesurako", zauria ez zedin behar baino lehen orbaindu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 180. orr.

Banekien hona jin aitzin zauria ez zela orbainduko, gaizkonduko baizik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Buruan hartutako kolpeak bere ondorioak utzi zituen; berehala orbaindu zen zauria, baina hegaztia ez zen, nonbait, ezertaz gogoratzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Gaizki orbainduriko ebaki bat zeukan begitartean, alderik alde.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 426. orr.

Haren zauri dagoeneko orbainduaren inguruan, ezten-hagak bezain zut zeuzkan lumak, zenbateraino haserre zegoen erakutsiz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

· Halaber eskuineko saihetsean lantza-zauri bat agertu zitzaion, orbaindu gabea, gorria eta odoldua  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1091. orr.

2 irud/hed

Hala ere, urteak beharko ditu oraindik zauri psikologikoak orbaintzeko.  Berria - Gaiak   2004-02-01

Haien harremanek, funtsean, betiko hartan zirauten, biak ala biak aspaldi irekitako zaurian hatza sartzeko beldur balira bezala, hura guztiz orbaindu ez zen seinale, zu hor eta ni hemen, nor bere etxean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 163. orr.

Ez diat sekula ahaztuko kolpe hura, buruan ez ezik bihotzean ere beste zauri bat eragin baitzidan, oraindik ere orbaindu ez dena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 29. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Baina ez zuen erlojura begiratu, zuzenean zauri orbainduaren ebakiondora begiratu zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Aurpegian alderik alde ebaki orbaindu bat zuen, ahoa gurutzatu eta kokosperaino zihoakiona.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Bihotz orbaindua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 116. orr.

4 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian orbandu agertzen da) orbandu.

Horrela Auliden, Danautarren buruzagi hautek, gizontasunaren eredu haiek, Hirubideko Birjinaren aldarea Ifianassaren odolez dorpeki orbaindu zuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Oraingoan lehor zegoen Hagriden oharra, negar-malkoz orbaindu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orbain gorri (3); orbain txiki (4)

orbaina ikusi (3); orbaina itxi (3); orbaina ukitu (3); tximista orbaina (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus