Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Normalean, emakume abandonatuek besteren etxean irina oratuz ateratzen zuten bizimodua, edo neskame sartuta. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.
Arropa, azukre, keroseno eta olio anoak handitu egin behar dira; akabo ongi oratu gabeko ogia, behera okelaren prezioa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.
Aulki-bizkarrean idorrarazi aurretik oratzen zituen pastak prestatzen zizkidan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.
Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat. Elizen arteko biblia Ir 29,23
Egin gari-irin zuriz legamigabeko ogiak, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko taloak. Elizen arteko biblia Ir 29,2
Lehenengoarekin batera, eskaini la u kilo irin zuri, litro bat olio garbiz oratua, eta isuri litro bat ardo. Elizen arteko biblia Ir 29,40
Beraketa behar adinako arduraz egin denean [...] har bedi aitzurra eta, morteroa oratzen den bezalaxe, beratutako karea ere zuloan hala aitzur bedi. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.
Junta horiek olioarekin oratutako karearekin beteko dira, eta junturak elkarren kontra igurtziko dira ondo zapaldu ondoren. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.
Gizonak eztarritik gora igo berri zitzaion karkasa ahoan oratu, eta tu egin zuen lurrera piparen beste aldeko ezpain artetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Txokolate egin berriaren usaina baino trinkoagoa baitzen olio zaharkituarekin eta ukuilutik zetorren mando-usainarekin oratutako kiratsarena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.
Caixal Estradé agurgarriak berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 192. orr.
Arrastiriaren etorrerarekin azkarturik nonbait, gorrotoz eta urrutiminez oratutako sentimendu garratza nigan azkartzen ari zela nabaritu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 172. orr.
Nire onean ote nengoen ez nekielarik, ontziburu berriari paparretik oratu nion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 262. orr.
Burmuin andeatuek kemen pizar baten oparia harturik, neure hozkailu partikularrean aurkitu nuen zorioneko orrialdea tintaz oratzeko manera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.
oliotan oraturiko irina (6); olioz oraturiko (7); oraturiko irin (4); oraturiko irina eskainiko (5)