Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idatzizko poetikak bertsolaritza zehazten erakutsitako ezinaren aurrean, teoria oralista jo dute aditu batzuek hura aztertzeko bide bakartzat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.
Erraz ulertzekoa da teoria oralistak idatzizko tradiziotik datozenengan lehendabizikoz sorrarazten duen xarmaren zergatia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 158. orr.
Teoria oralistaren ekarri baliotsuenetako bat da, zalantzarik gabe, performance kontzeptuari aitortzen dion zentraltasuna. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.
Inoiz baino zalantzazkoagoa da oralistek ahozko eta idatzizko mintzabideen artean egiten duten goitik beherako bereizkuntza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.
Oralistek baietz eta baietz esan arren, ezinezkoa da ia onomatopeiak inprobisatzea, aurrez formulatu eta formulen artean egokitzeko saioak egin ez badira. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.