Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oraintxe duzue aukera; honela mintzatu baita Jauna Davidi buruz: [...]. Elizen arteko biblia 2 Sm 3,18
Gure gordelekua oraintxe bihurtu da egiazko gordeleku. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.
Oraintxe entzun dugun doinu hori ondo etorriko litzaioke jaunartzeko uneari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Berak oraintxe esan duen bezala, asmatu behar duen ipuin horren sarrerako atea, [...] eragileak, Violante delako horrek, erabaki du. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.
Kafea egin dut oraintxe. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 23. orr.
-Harry... uste dut zerbait ulertu dudala oraintxe! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.
"Oraintxe ematen diat Durrutiren hurrengoa!", esan zuen ispiluari begira. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.
Oraintxe ez naiz ausartzen ezer egitera; beldur naiz ez ote dagoen debekatuta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.
Ez naun oraintxe gogoratzen, baina hain garrantzitsua badun, saiatuko naun. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.
Ti-ta: oraintxe natorrek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.
Zenbat diru daukak oraintxe? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 59. orr.
Zaude, oraintxe bilatuko dizut. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 67. orr.
Oraintxe jaikiko naiz, eta une batean zurekin nauzu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.
Oraintxe ari zitzaidan Joseba esplikatzen zergatik daukan halako antza astoekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.
Entzun al duzu Ekialdeko lapurreta handi horren berri? oraintxe ari nintzen irakurtzen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 52. orr.
Esaten ari nintzaion, oraintxe, izugarrizko gozatua dela zu kantuan entzutea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.
Oraintxe ere hor zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 59. orr.
Non dago gainera, oraintxe hemen zegoen eta. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 185. orr.
Hirugarren ume bat oraintxe ari ziren garbitzen nonbait, garrasi zorrotzak eta sukaldariaren errieta ozenak baitzetozen sukaldetik. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.
Hasteko letu ezak hau oraintxe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 87. orr.
-Etxera oraintxe joatea izanen da zuhurrena, nik uste -esan du orduan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 309. orr.
-Nire kontra daukaana, oraintxe esan! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.
Kenduiok oraintxe bertatixe eta ikusiko duk nola dena ondo irteten den. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.
Maiestate hori, baietz oraintxe sastatu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 224. orr.
-Utzi pasatzera oraintxe! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Zina hauts baleza oraintxe! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 130. orr.
Oraintxe bezala, neure herria batere ulertzen ez dudan garaia iristen ari da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.
Oraintxe bertan, inguratua daukate Jerusalemgo gotorlekua eta hartu egin nahi dute. Santutegia eta Bet-Sur hiria ere sendotu dituzte. Elizen arteko biblia 1 M 6,26
Ospa hemendik oraintxe bertan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.
Oraintxe bertan ez da liburu kaxa bat goiko solairura eramateko gauza. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.
Oraintxe bertan bera idazten ari duk, ezta? Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 140. orr.
Ea oraintxe bertan zurekin ote nagoen galdetzen diot neure buruari. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 238. orr.
-Oraintxe bertan etortzen ez bazara, ez nauzu etxean aurkituko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.
Oraintxe bertan eskatuko diok barkazioa hire arrebari. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.
Oraintxe bertan joan behar, hortaz? Txillardegi «Putzu», 1999 - 97. orr.
Etxera oraintxe bertan! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.
Ospa hemendik oraintxe bertan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.
Neuk tiro egin beharko nikek, oraintxe eta hementxe bertan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.
Oraintxe dela gutxi Zarautzen Xabier Eizagirre, Txaparro-ko zuzendaritzako kidea eta Urola-Kostako Hitza-ren sortzaileetakoari eman zioten jokalaririk onenaren saria. Berria - Kirola 2004-05-04
Errefrau atsotitz horrekin akordatu ginen urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, oraintxe 13 egun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.
1501ean, oraintxe 500 urte, beraz, Iruñean argitara eman zen otoitz-liburu latinezko batean, hantxe ipinitako eraskintxo batean ageri da azaro izen hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.
Oraintxe ere hor zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 59. orr.
"Autoarekin ari naiz lanean oraintxe ere", dio. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.
Oraintxe ere, begien bistan baneuka bezalaxe, zinta hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.
Irribarrea eragiten dit, oraintxe ere, hartan pentsatze hutsak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.
-Bapo eginda, oraintxe ere, ezta ba? -esan zuen senarrak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 160. orr.
-Ba, oraintxe ere, beharbada, zuek baino tontakeria gutxiago esaten dugu guk. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.
Oraintxe ahoa zabaldu, oraintxe itxi, oraintxe zabaldu, oraintxe itxi. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 129. orr.
Barne txokorik gordeena aurkitu balu bezala, oraintxe Epaileari erantzuten zion, oraintxe Aitari erregu egiten, oraintxe Senarrarekin olgatzen zen, oraintxe Lagunarekin solasean jarduten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.
Oraintxe jesarri, oraintxe altxatu zebilen, oraintxe besoak bular gainean gurutzatu, oraintxe lepoan, eta oraintxe erlojuari begiratu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 59. orr.
Oraintxe puntuan esan dugun bezala, zinemak eman die formarik ikusgarriena koadratzearen eta eremuaren arteko harremanei. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 211. orr.
-Egia esanda, horixe pentsetan ari nintzuan oraintxe puntuan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 112. orr.
Oraintxe puntuan, ibai ertzean eguzkitan paseatzen ari nintzela, zalantza sartu zait nire zentzu onean ote nagoen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.
oraintxe ari da (4); oraintxe ari naiz (5); oraintxe arte (12); oraintxe azalduko dizut (4); oraintxe berean (10); oraintxe bertan (402); oraintxe bertatik (4); oraintxe berton (11); oraintxe da (10); oraintxe dator (6); oraintxe du (5); oraintxe duzu (5)
oraintxe erakutsiko dizut (4); oraintxe ere (18); oraintxe goaz (5); oraintxe hasi da (5); oraintxe hasten da (5)
oraintxe ikusiko duzu (6); oraintxe jaikiko naiz (4); oraintxe nator (16); oraintxe natorrek (4); oraintxe noa (10)
oraintxe puntuan (6)