Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oraingoxe adlag oraingo berekoa.
Ez da oraingoxe kontua euskalduna, garai zaharretako vizcaíno hura, larru latzeko eta belarri luzekoaren ahaide egitea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 78. orr.
Ez da Humbelinorena oraingoxe Nafarroa, otsoek Larrazen zezena hil zutenekoa baizik. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 104. orr.
Bestalde, ez da oraingoxea -1892koa da- Hiriart Urrutyk "Igandetako lana" titulua jarri zion artikulu batean idatzi zuena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.
Ez da oraingoxea Xabier Amurizaren definizioa. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 35. orr.
Zer intuizio izango du gure kreatzaileak gure egoera oraingoxekoaz? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 55. orr.