Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oraingo gabonak, lehenagokoen aldean, hotzagoak dira. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 146. orr.
Irauzketa deitzen den oraingo etxea, zen lehen eliza eta ber denboran ospitalea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.
Ez zioten atseginik ematen ez lehengo ez oraingo gaitzek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.
Ordena osoaren oraingo eta geroko onerako lortzen ditudan gauzak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 135. orr.
Horra, oraingo tragedia eta etorkizunerako erronka latza. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.
Ziurtatu dezakegun gauza bakarra da oraingo bideak porrotera garamatzala. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 165. orr.
Ez da oraingo kontua. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 27. orr.
Oraingo aldian bai, ahoa ireki nuen, oker-aditua zuritzeko asmoz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.
Ez dakit oso naturala ote den lana horrela preziatzeko oraingo joera hau. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.
Oraingo hau beste historia bat da. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.
Polizia ez dabil oso gozo oraingo aldi honetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.
Oraingo honetan, ordea, sega utzita pistola batekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.
Baina atera gaitzazu gaitzetik, lehengo, oraingo eta gerokotik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.
Zure istorioak ikasten, zu zeu, oraingo Teresaren ezagutza galdu du. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 109. orr.
Ez baitzen orduan oraingo lur berdintzeko mekanikarik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.
· Oraino ez den geroa izaten hasi baledi eta luze-gai izateko oraingo bihurtuko balitz eta horrela luze gertatu, orainaldiak garbi azaldu digu lehentxeago bera ez daitekeela luze izan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 260. orr.
Nire oraingo bizitza utzi beharraren beldurra. Nire oraingo adina izanen zuen Okarizek orduan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.
-Hire oraingo neska? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.
Bere oraingo egoera kaskarra eta garai batekoa konparatzen dituelarik, [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 213. orr.
Indultua zen hura, indultua, tsarraren anaiak emana, haren lehengo erbeste kideentzat, haren oraingo arma lagunentzat! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 424. orr.
-Gure oraingo sarjentua, alegia. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 154. orr.
Ez baitago erlojurik gure oraingo denbora neurtuko duenik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.
Bizirik dago oinazea oraindik, zure oraingo bular eroriagoetan lo, zure oraingo eztarri urratuagoan zain. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.
Haien oraingo bizimoduak -haien gorputzak, ideiak, kontu korronteak- ez du zerikusirik hirurogeiko hamarkadan generaman bizimoduarekin. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.
· Begira diezaiodan oraingo nire bizitzari: ez dut barneko loturarik, eta zer axola dit hemen bizi beharrak? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 218. orr.
Izan ere, oraingo gure nekeek, une bateko eta arinak izanik, betiko den aintza paregabea prestatzen digute. Elizen arteko biblia 2 Ko 4,17
Ba al du horrek zerikusirik oraingo zure arazo horiekin? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 58. orr.
Lujanbiok oraingoan ere A motako bertsoa egin du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 125. orr.
-Oraingoan ere ez al nauzu ezagutzen? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.
Oraingoan, ez, oraingoan ez duk libratuko urde-lerde hori! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 67. orr.
-Gertakari hori oraingoan ezkutatu duzue, baina ez al duzu uste egunen batean etxea itxi beharko duzula? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 106. orr.
Harrapatuko zaitut oraingoan, harrapatuko zaitut! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.
Veronica harrapatu dut oraingoan eta ez da azkena izango. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 206. orr.
Tamalez ezin naiz astebete baizik geratu oraingoan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 87. orr.
Trikitilariaren eta bertsolarien arteko lankidetza, ia hutsera etorri da oraingoan. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 74. orr.
Urruntxo joan da oraingoan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.
· Inoiz baino hobeto etorriko lukek akordeoia oraingoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.
Oraingoan bere ezpainak bilatu nituen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 220. orr.
Oraingoan, indar handirik gabe tinkatu nion eskaintzen ari zitzaidan eskua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.
Oraingoan ez zen harritu, bazekien-eta horretarako lokarrarazi zutela. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.
Davidek gogaitu aurpegia jarri nahi izan zuen oraingoan, baina lortu gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.
Aitatxi berriz ere ikastun bilakatu zen, lehenago zapategian bezala, gerlaren ikasbidean oraingoan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.
Baina oraingoan ez ziren nitaz ari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.
Angelo zen berriro, oraingoan katilu bat eskuan: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Handik hiru egunera itzuli nintzen bertara, eta oraingoan bai: hantxe topatu nuen osaba. Txillardegi «Putzu», 1999 - 20. orr.
Neskak mutu zirauen oraingoan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 94. orr.
-Oraingoz Belgikara; gero, ikusiko dut. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 261. orr.
Oraingoz ez da horrelakorik gertatu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.
Oraingoz, 72 milioi eurotik goiti gastatu dira. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.
Oraingoz, zu eta Rachel zarete irentsi ahal ditudan senitarteko bakarrak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.
Nik ez dut oraingoz inolako erantzunik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 100. orr.
Ez dut oraingoz desioa burutu. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 173. orr.
Asmo horixe nuen oraingoz, baina ez nekien hurrengo egunean zer egin, eskolara joan ala ez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.
Eta lantokira oraingoz ez joateko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 368. orr.
Fisikari askok nahi lukete agian urrea modu merke batean sortu, baina hori ez du oraingoz inork ere egin. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 71. orr.
Hori, ordea, ez da batere gauza segurua, oraingoz behintzat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.
Baina ezin luza naiteke gehiago eta oraingoz hementxe du honek errematea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.
Sulfodieno batekin ez da sekula jakiten, baina oraingoz dena zihoan behar bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.
Europa ere ez da gai izan Itoitz gelditzeko, oraingoz. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 187. orr.
Susmoa besterik ez da oraingoz. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 14. orr.
Aski, oraingoz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
· Orain-oraingoz, ez zaigu bururatzen zerk murriztu lezakeen zentzu horretan gure analisi-indarra. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.
bere oraingo (6); ene oraingo (4); gure oraingo (14); lehengo eta oraingo (10); nire oraingo (12)
oraingo aldean (4); oraingo aldian (11); oraingo aldiko (5); oraingo bekatua (4); oraingo bidetik (4); oraingo bizitza (4); oraingo denbora (4)
oraingo egoera (36); oraingo egoeran (14); oraingo egoerara (4); oraingo egoerarekin (4); oraingo egunean (4); oraingo ereduan (4); oraingo eta geroko (14); oraingo gazteak (6); oraingo gazteek (7); oraingo gobernuak (5); oraingo gure (6); oraingo hau (45); oraingo honek (6); oraingo honekin (5); oraingo honetan (367); oraingo honetan bezala (6); oraingo honetan ere (28)
oraingo intifadan (4); oraingo joera (4); oraingo kasuan (6); oraingo kontua (15); oraingo lege (4)
oraingo ustez (21); oraingo zuzendaritzak (4)
zure oraingo (6)
ea oraingoan (7); egin dik oraingoan (7); egin du oraingoan (5); egin zuen oraingoan (5); izan zen oraingoan (5); izango da oraingoan (6)
oraingoan bai (51); oraingoan benetan (7); oraingoan ere ez (14); oraingoan ez (108); oraingoan ezin (7); oraingoan gehiago (5)
orain oraingoz (4); oraingoz bederen (17); oraingoz behinik behin (5); oraingoz behintzat (88); oraingoz ez behintzat (4); oraingoz ondo (7)