Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1970 inguran gabilz, frankismoaren errai-erraietan oraindino, erantzunaren olatua gorantz etorrela eta euskal nortasunaren aldeko edozerk indarra eukanean. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 13. orr.
Baina nik ez nekien, oraindino ez nekien zu Bergarako kartzelako hamahirugarren ziegan egona zinela nire aurretik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.
Zuek oraindino "gora euskadi askatuta" fasean zaudete. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.
Nik oraindino maite zaitut, badakizu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 76. orr.
Oraindino ez dago antikomunista sutsu bihurtuta. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 59. orr.
Oraindino hainbat gauza egin behar ditugu... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.
Parentesiaren barruan oraindino beste parentesi bat egin beharra daukat. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 78. orr.
Generalisimoaren plazan gramolak oraindino dantzara zekartzan gazteak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Zelan liteke honen neska ederra, gaur arte inondik ere ezagutzen ez nuena, nirekin egotea oraindino? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 71. orr.
Bidea ederto baten ei dago eta etsaiak kilometro askotara dagoz oraindino. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 46. orr.