Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odak oraindik bizirik daude gizakien ahotan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.
Oraindik zutik dago Itzaiaundi izeneko borda, oholezko etxe ilun bakarra Goizuetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 127. orr.
Eskua haren oin biluzian du oraindik; gero, orkatilatik heltzen dio estu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.
Hildakoa zatitan dago oraindik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 32. orr.
Hi ere sasoian hago oraindik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Beste versta bat ibili behar duzu oraindik, daramazun bidetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.
-Hamabost egun ditugu oraindik iraileko azterketarako. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.
Badira oraindik ere erregimen komunista batzuk, Txinakoa adibidez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Badut oraindik ere izterren garaiko zenbait abentura kontatzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 39. orr.
Badabil oraindik, denbora emeki-emeki zatikatzen du, segundoka aurrena, minutuka hurrengo, eta orduka gero. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.
Badaki oraindik kalean gizonezkoak itzuli egingo zaizkiola eta hori aski duela adinaren ezinbesteko muga ez duela oraindik gainditu jakiteko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.
Hogei minutu falta dira oraindik abioia iristeko. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 21. orr.
Ez al didak errebistarena oraindik barkatu, David? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.
Hainbeste gauza zeuzkat oraindik egiteko eta ikusteko! «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.
George -esan zuen Darling andreak, lotsaz-, harra barruan duzu oraindik, ezta? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 203. orr.
Ordu erdi oraindik iristeko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 109. orr.
Baraurik oraindik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
Abiatu zirenean, ateri zegoen oraindik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.
Oso goiz zen oraindik, eta parajeak ere ezagunak; begiak itxi nituen, lotan jarraitzearren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.
Luzaroan egon zen ezkerreko eskuaz muinoi oraindik estaliari airean eutsiz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.
Préchacq-en egon nintzen garaian, elkarrekin bizi ziren laurak oraindik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 119. orr.
Bezeroei atea ireki aurretik hamar bat minutu bazituen oraindik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 146. orr.
Ea oraindik sinesten al zuen zigarro puru alemanaren etorkizunean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
Esnatu zenean, dinosauroa oraindik han zegoenekoa, alegia. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.
Haizea atera zuen, baina airearen goiko geruzetan baino ez oraindik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.
-Oraindik ez da dena bukatu -esan zion Fredek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 149. orr.
Oraindik ez ditut berrogei urte bete. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 305. orr.
-Oraindik ez baita handikien udatea amaitu! -pentsatu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 313. orr.
Oraindik ez zara ohartu emakumeekin ez zaiola tentetzen? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.
Oraindik ezez diogu mikrofonotik inori koxka egin e! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 277. orr.
Otordua zerbitzatzeko agindu zioten nonbait, nahiz eta berez oraindik ez izan horretarako ordua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.
Ez da oraindik aparteko ezer, zorioneko goragale xumea da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.
Ez zuen oraindik galdu, beraz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.
Tiresiasen iragarpena jakitera etorri nauk, Itakara nola iritsi jakiteko, ez bainaiz oraindik etxera itzuli. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 80. orr.
Ez dut ezer kalkulatu oraindik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 124. orr.
Telegraforik ez genuen oraindik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 146. orr.
Ez dut oraindik dena aztertu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.
Poliziak bere pistola aurkitu du, baina oraindik ez daki norena den. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.
-Guk dakigula oraindik ez, baina larri ibili laster ez izatea, larri ibili! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 198. orr.
Ez naiz gauza begi bakarraz keinu egiteko, ez oraindik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.
Emaztearen arrastorik ez oraindik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.
Hitz pare bat oraindik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.
Bada oraindik beste metodo bat, sistema honen aldekoek onartzen dituzten hipotesietako baten premia duena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.
Oraindik gehiago esanen dut: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.
Eta areago oraindik, aurrerantzean senarra lotuago izango duzula esango nuke. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.
Nahiago zuten Kristoren maitasunagatik laidoak eta irainak jasan, munduaren ohoreak edo erreberentziak edo laudorio hutsalak jaso baino; gehiago oraindik, irainekin poztu egiten ziren, eta ohoreekin tristatu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 951. orr.
Errazago oraindik: aski da garunak eragin gabeko begi mugimenduek ikusmenezko munduaren egonkortasuna nola galarazten diguten egiaztatzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.
Eta oraindik harago, urruntasun ezinagoa. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.
Esan nian ez dudala Italiara joateko gogorik, eta oraindik gutxiago hiru izanda. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.
Arratoi bati fereka egitea ez dut uste oso gauza atsegina izango denik, eta hark hozka egitea gutxiago oraindik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 98. orr.
Haren atzean, segidan, Tagliamentoko etzeak hasten ziren, eta atzerago oraindik, ibai hondardiko hutsunea, aintzira bat bezain handia, mendien itzalen kontra. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.
Ukabileko hatz bat edo bi zabalduz gero, okerrago oraindik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.
Oraindik ere egiten dut, Jainkoari esker. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 68. orr.
Oraindik ere pozik bizi dira elkarrekin Manhattango goialdeko eskualdean. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 62. orr.
Oraindik ere aditzen ditut haren hitzak, atzo esan balitu bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 23. orr.
Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Urte asko pasatu dira ordutik, oso urrutikoak dira oroitzapenok, baina oraindik ere zehaztasun handiz gogoratzen ditut. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 42. orr.
Amorrua ematen dit onartzeak, baina, oraindik ere, oroitzen naizen bakoitzean, bero-bero jartzen nau sentitu nuen atsegin ikaragarriak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.
-Bai, maite zintudan, eta oraindik ere maite zaitut. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.
Uste dut oraindik ere gogoko nauela, apur bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.
Eta maisu handiekin gertatzen den moduan, oraindik ere ikasi egiten dugu entzuten dugun aldiro. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.
Munduaren bazter batean geratu zen, nolabait esateko, eta han dago oraindik ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.
· Hiperzutabeetan badira oraindik ere espezializatuagoak diren zelulak, eremu zabalagoa edo estuagoa dutenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.
Musuarekin oraindik ere harrituta, aitaren egin zuen Romanek, eta kikara hartu zuen eskuan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.
Nire eter botilaren zulotik hartzen nuen arnasa oraindik ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.
Gogoratzen naiz oraindik orain ekarri ziotela berorri; atzo bertan, esate batera. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.
Programa zaharrak errepikatzen hasi zirenetik, bada jendea pasa den astean ikusi zaituena, eta uste du oraindik orain egon zarela platoan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 129. orr.
Garai bateko dialektiko mordoa bihurtu zaigu oraindik orain komunikatibo eta dialogiko. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.
Adiós a la bohemia, lan apalagoa izanda ere [...] gerora antzerki lan gisa jokatu izan dena (baita oraindik orain ere) arrakastarekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 7. orr.
Euskal herritarren gehiengo batek oraindik orain konstituzio europar baten alde bozkatu du, adibidez. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.
Ezusteko handia izan da oraindik orain -2004. urtean- agertu den Joan Perez Lazarragaren izkribua. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 24. orr.
atzo oraindik (15)
bada oraindik (36); badago oraindik (14); badira oraindik (27); badu oraindik (33); badut oraindik (11); badute oraindik (9); baitira oraindik (12); behar da oraindik (9); behar du oraindik (16); behar dugu oraindik (11)
dago oraindik (374); dago oraindik ere (25); dagoela oraindik (34); daude oraindik (163); daude oraindik ere (12); dauka oraindik (26); daukagu oraindik (12); daukat oraindik (34); daukate oraindik (11); daukazu oraindik (9); dirau oraindik (13)
ez baita oraindik (15); ez baitu oraindik (11); ez da oraindik (172); ez dago oraindik (40); ez dagoela oraindik (15); ez daki oraindik (13); ez dakigu oraindik (15); ez dakit oraindik (19); ez dakite oraindik (10); ez dela oraindik (26); ez dira oraindik (34); ez du oraindik (154); ez duela oraindik (14); ez dugu oraindik (17); ez dut oraindik (21); ez dute oraindik (85); ez naiz oraindik (9); ez oraindik (27); ez zaio oraindik (10); ez zegoen oraindik (18); ez zen oraindik (30); ez ziren oraindik (9); ez zuen oraindik (20); ez zuten oraindik (11)
falta da oraindik (17); falta dira oraindik (12)
gaude oraindik (39); gaztea da oraindik (9); gehiago oraindik (52); geratzen da oraindik (13); geratzen dira oraindik (16); gogoan du oraindik (14); goiz da oraindik (16); goizegi da oraindik (10); gutxiago oraindik (28)
hago oraindik (11); handia da oraindik (9); hor dago oraindik (9)
jarraitzen du oraindik (19); jarraitzen dute oraindik (9)
nago oraindik (31); nahiz eta oraindik (66); naiz oraindik (47); nau oraindik (10); nengoen oraindik (14); ni oraindik (21); nik oraindik (31); nintzen oraindik (19); non oraindik (10); nuen oraindik (30)
okerrago oraindik (19)
oraindik argitu gabe (18); oraindik asko dago (12)
oraindik bada (13); oraindik badago (16); oraindik badira (10); oraindik badu (9); oraindik bizirik zegoela (10)
oraindik erabaki gabe (10); oraindik ere (1977); oraindik ere bizirik (20); oraindik espetxean (11); oraindik etxean (20)
oraindik ez (2051); oraindik ez dago (95); oraindik ez daki (31); oraindik ez dakigu (34); oraindik ez dakit (62); oraindik ez dakite (43); oraindik ez dakizu (9); oraindik ez nago (9); oraindik ez zegoen (12); oraindik ez zekien (9); oraindik ezin dut (12)
oraindik garaiz (19); oraindik gogoan (45); oraindik gogoan dut (9); oraindik goiz da (22); oraindik gutxi (10); oraindik gutxiago (16)
oraindik indarrean (36)
oraindik lanean (18)
oraindik orain (104)
oraindik preso (15)
oraindik urrun (20); oraindik urruti (9)
oraindik zabalik (14); oraindik zehaztu gabe (20); oraindik zutik (12)
orduan oraindik (16)
urrun dago oraindik (11); uste dut oraindik (19)
zabalik dago oraindik (10); zaude oraindik (17)