Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskaren irudimenak, orainaldia gaindituz, etorkizunerako jauzia egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.
Hau orainalditik ihes egiteko ahalegina da, etorkizun ezezagunaren iluntasunera salto eginez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.
Oraingo hilabetea ere ez da orainaldi, egunka baizik; lehena bada orain, gainontzekoak etorkizun; azkena bada, gainontzekoak iraganak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 259. orr.
Beraz, aurtengo urtea ere ez da osorik orainaldi; eta osorik ez bada orainaldi, ez da oraingo urtea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 259. orr.
Egun osoa ere ez baita orainaldi. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 259. orr.
Iragana ez darraikio dagoeneko ez den orainaldi bati, izan den orainaldi batekin batera existitzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.
Herria handitzeaz batera orainaldi eta lehenaldiaren arteko tartea ere handitu egin zait. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 49. orr.
-Jaitsi orainaldira. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.
Denbora joan egiten dela esateak, iraganak orainaldian duen birtualtasuna sentitzen genuela nahi du esan: orainaldia ez da existitzen, edo ez da bakarrik existitzen behintzat, zeren orainaldiko une bakoitza iraganerantz irristatzen baita, eta orainaldia etengabeko irristatze horretaz eta horrek eragiten dituen oroitzapen eta itxaropen-efektuez egina baita, orobat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.
Perfekzioa, akatsik gabeko unea, erabateko zoriona, orainaldi betea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 82. orr.
Agnèsek New York hiriko orainaldi ederrean ez zuen atzean utzi bere iragana, segika etorri zitzaion hura bera, arnasa hartzeko astirik eman gabe. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.
Orainaldi desatseginetik ihes egiteko ahalegina, ezezaguna den eta ezagutu ere ezin daitekeen etorkizunera salto eginez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.
Orainaldi errearen errautsetan eraiki genuen Geroaren Paradisua, berriak jaioko zirelakoan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 66. orr.
Protogermanikoak ez du forma berezirik geroaldia adierazteko; eta orainaldia erabiliz adierazten dela esaten denean, ez da zorroztasunez hitz egiten, zeren orainaldiaren balioa desberdina baita germanikoan, eta orainaldiaren ondoan geroaldia duten hizkuntzetan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.
Gregek orainaldia erabiltzea -edo orainaldi burutua-; gertaera haiei buruzko sentiera hain aspaldikotzat ez hartzea, are gutxiago bukatutzat ematea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.
Da: izan aditza, hirugarren pertsona singularra, orainaldia. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 183. orr.
orainaldian bizi (3)