Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

opuskulu (orobat opuskulo) iz zientzia- edo literatura-idazki laburra.

The end of laissez-faire (1926) izeneko opuskulu bikainean, Keynesek dio ekonomilariak izan omen zirela "berekoikeriaren eta sozialismoaren arteko kontraesana ebazteko aitzakia zientifikoa eman zutenak".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

1784ko Beantwortung der Frage: Was ist Aufklärung ("Zer da Ilustrazioa?" galderari erantzuna) opuskuluan Kantek honela laburbildu zuen Ilustrazioaren xedea: "Sapere aude!”.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Hara non izenburu harrigarria zuen idazlan batean ipini zuen Ruche jaunak begirada: zuzen paraleloei dagozkien zalantzak argitzen dituen opuskuloa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Zenbaki adiskideei buruzko opuskulua aurkitu zuen gero Ruche jaunak, Thabit ibn Qurrarena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 214. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus