Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkatu mekanismoek inolako trabarik gabe lan egin behar dutela ekonomiaren funtzionamendu optimoa bermatzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.
Euroaren esparrua ez omen da esparru monetario optimo bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.
Kapitalak, batetik bestera, inongo oztoporik gabe inbertsio optimoen bila aritzeko aukerak izan du onurarik, esaterako, finantzazioa lortzeko erraztasuna izugarri erraztu baita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.
Izan ere, bilakabideek dakartzaten tasun-konbinaketa optimoaren arabera sor daitezkeen hots-unitate eta hots-bilkurak gutxiegi dira edozein hizkuntzaren kontraste eta egituratze beharretarako. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 88. orr.