Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
optimizatu, optimiza, optimizatzen du ad optimoa lortu.
Ikastetxeko bertako lan giroa hobetzea, gela barruko giroa eta funtzionamendua optimizatzea eta irakaslearen lan baldintza psikikoak ere hobetzea. Berria - Euskal Herria 2004-08-26
Zabor-bilketako kamioien denborak eta kostuak arrazionalizatzeko, emaitzak optimizatzeko helburuz, lortu ditek ibilbide perfektuaren adierazpide den formula matematikoa. «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.
Arcelorrek azaldu du amaitutako altzairu produktuen atala optimizatzeko prozesuaren barruan kokatu behar dela salmenta. Berria - Ekonomia 2004-04-17
Beste gerente bat jarri dutela geriatrikoko "baliabide ekonomikoak optimizatzeko", horra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.