Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pim optimista puska bat da, baina beti ditu bere arrazoiak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.
Alabaina, optimista zen funtsean gizadiaren aurrerabideari buruz. Berria - Kultura 2004-02-15
Optimistentzat -gero eta gehiago bazen horietarik- zenbait hilabeteren edo asteren afera zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 104. orr.
Zeren optimistarentzat azken esperantzak ere gehiago baitu esperantzatik azkenetik baino, eta horregatik ohi baita haren azken esperantza, betiere, azkenaurrekoa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 115. orr.
Zerbait oharkabean pasatu zaizu... optimista ere hilkorra dela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 51. orr.
Optimista erradikala, fede handikoa, antzerki obra baten debekatzea defenditu zuen, "emakumeen emantzipazioaren aldeko borroka garaiotan, emakume negatibo bat" aurkezten zuelako. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 318. orr.
Horrexetan hasten da, eta horretxetara biltzen, munduko filantropia optimista guzia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.
Zurrumurruak zurrumurru, badaezpada ere hipotesi optimista ere idatzita utzi nuen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 183. orr.
Ez ote da alaitasun optimista hori nekezko, zahardadezko behera-behar batek, etsi-behar batek ekarria? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Euskara hizkuntza baikorra, optimista da; edota optimiston eta baikorron hizkuntza: izatea esatearen mende jar daitekeela sinesten dugunona da etorkizuna. «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.