Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
opsina iz erretinako zeluletan aurkitzen den proteina, argia hautemateko prozesuan parte hartzen duena.
Izatez, erretinenoz (A bitaminaren antzeko material batez) eta opsina izeneko proteinaz osatua dago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.
Proteina guztiek oso molekula handiak dituzte, eta opsina molekulak badu azalean zulo bat erretineno molekula bat garbi-garbi egokitzen zaiona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.