Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
George Bush errepublikanoak, bestetik, «politiko oportunista» izatea eta «ideia propiorik» ez izatea egotzi zion Kerryri: «onura politikoa lortzeko edozer esateko prest dago Kerry». Berria - Mundua 2004-10-30
Herr Piper, ordea, kamusada galanta gertatu ere bai, ez baitzen komunista, oportunista baizik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.
PPren jarrera gogor kritikatu zuen, eta «arduragabea, oportunista eta doilorkeriaz betea» dela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Diskurtso oportunista eta erreakzionarioaren lekuko ederra da erantzun mota hori. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.
Herodesen fakzioa, bestalde, estatu-politikari oportunista baten jarraitzaileen artetik zegoen erreklutatua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.
Heroiak ala oportunistak? Berria - Mundua 2004-07-21
Ez dakigu zein den best-seller-aren sekretua eta oportunista denak ez du iraungo, proiektu koherente bat duenak baizik. Berria - Kultura 2006-04-14
Alabaina, Jacob-ek zioenez, eboluzioa ez da diseinugile hutsa, brikolajegilea baizik, oportunista hutsa eta, orduan, eboluzioa optimizazio-prozesu gisa aztertzea ez da zuzena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.