Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berarentzako gozamen hutsa zen, jolas berri bat, oporraldi halako bat, kaskarin fin izateari uko egin ahal izatea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.
Udan negozioa itxi eta Lucyrekin eta nirekin oporraldi luze bat egiteko iradokizuna ere ez zitzaion ikaragarri gustatu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.
-Gure aitaren urteko oporraldia San Pedroetako lau egunak izaten ziran. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.
Astebeteko oporraldia dugu fabrikan. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 81. orr.
Abendu bukaeran "Aste Zaharra" izaten zen: morroi eta neskameen urteko oporraldi bakarra; orduan ezkondu, orduan ziren nahi zuten hartara joateko libre. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 248. orr.
Ni hiru asteko oporraldi horretarako besterik ez nauk bizi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.
Oro har galdetzen dizut, ea Lucyk oporraldi bat hartuko balu, etxaldea zaintzeko prest egongo ote zinatekeen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.
Udako oporraldiaren bukaera nahi baino lehenago iritsi zitzaion Harryri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.
Ni ere joaten nintzen udako oporraldi haietara eta asper-asper eginda egoten nintzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.
Larru beltzaranak, bestalde, oporraldietan beltzarandurikoa, edertasuna areagotu egiten zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.
Oporraldiaren noraezean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 170. orr.
Lan eskubide guztiak ukatzen zaizkiela salatu dute: oporraldi arautuak, gaixotasun baja, langabezia edo Gizarte Segurantza. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Laster debekatu egingo digute oporraldietan hiltzea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.
Miseriak ez du oporraldirik hartzen. Herria 2004-10-14
Arrazoiaren argira mugatzen dira, eta barruko oporraldi faltsura, non hainbesteko atsegina hartzen baitu naturazko gustuak, irudirik gabe, barealdian eta atsedenean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.
Hain dituzte sustraituak oporraldi eta barealdi horiek beren izaeran non errukia den Jainkoak gupitu behar baitu ikustean, zeinen zabaldua dagoen errakuntza hau gure egunotan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.
Entzun izan diot atsegin lukeela fabore zerbait eska baniezaio[...] baina ez diot eskatu, eta menturaz, erdiets nezakeela jakinik ere, ez diot egin ahal izan, san Agustinen erran hau gogoratuz geroz: oporraldi sainduak bilatzen ditu egiaren amodioak eta tratu zuzenak asmatzen amodioaren ezinbesteak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.
Jalta Krimean dago, Itsaso Beltzaren ertzean, eta ospea hartzen ari zen oporraldi-gune bezala. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 143. orr.
· Maiatza heldu zen eta alde egiteko prestatzen hasi zinen, amatasun oporraldia hartu behar zenuen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 97. orr.
asteko oporraldia (4); eguneko oporraldia (3); gabonetako oporraldia (3); hilabeteko oporraldia (5); oporraldia hartu (3); oporraldia izango (3); oporraldia luzatu (3); udako oporraldia (6)
aste santuko oporraldiaren (3); gabonetako oporraldiaren (5); gabonetako oporraldiaren aurretik (3); oporraldiaren ostean (6); udako oporraldiaren (4)